(ARGAZKIAK: Indar Saski)
Parte-hartze handia izan da VII. 3×3 #SanikoJaiak Minibasket Torneoan. Txikienen egunean 10 talde parte-hartzaile izan dira eta nagusienean 9. Guztira 70 kirolari baino gehiagok izan dute udako aurre-denboraldi honetan ohikoa bihurtu den txapelketa honetan parte-hartzeko aukera. Eguraldia lagun, giro bikaina bizi izan zuten gerturatutako guztiek. Saskibaloiaz gozatzeko bi egun izan dira Indar-Saski Saskibaloi Taldeak antolatutako eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioak lagundutako txapelketa honetan.
Uztailaren 26an txikienen txanda izan zen eta parte-hartzaile guztiek opari bat eraman zuten etxera. Talde irabazlea Peter’s izan zen, iaz lorturako titulua berretsiz. Finalean Los Cavs taldeari irabazi zion.
Hurrengo eguna Seniorren txanda izan zen. Zirraraz beteriko finala bizi izan genuen Los demás eta IndarKatxi taldeen artean. Finala bi hiruko bikainek erabaki zuten, Mariak lorturikoa erabakigarria izan zelarik. Horrela, Los demás taldea nagusitu egin zen bigarren urtez jarraian, eta IndarKatxi taldeak bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen.