Bizkaiko Saskibaloi Federazioak senior, junior eta kadete mailetako lehen, bigarren eta maila berezietako egutegiak aurkeztu ditu. Gure web orriko lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue.
Era berean, web orrian lizentziak tramitatzeko epea zabalik dagoela jakinarazten dugu. Lizentzia hauek tramitatzeko azken eguna, lehiaketa hasi baino 10 egun lehenago izango da.
Lizentzia bat tramitatzeko beharrezkoa izango da saskibaloia praktikatzea gai dela adierazten duen mediku azterketa. Azterketa hauek ezingo dira aurkezpen eguna baino 12 hilabete lehenagokoak izan.
Era berean, mediku batek bere kolegiatu zenbakiarekin batera sinatutako Lizentzia Eskaera ere onartuko da. Horretarako hitzorduaren eskaera ahalik eta arinen egitea gomendatzen dizuegu.
EGUTEGI ETA HILEKO PROGRAMAZIOAREN DATUEN ADAKETAK
Irailaren 5a arte dira taldeetako datuen behin betiko aldaketak eta iraileko partiduetako aldaketa puntualak.
Hilaren7an bidaliko da HILABETEKO PROGRAMAZIOA.
Gainontzeko denboraldirako Lehiaketa Oinarrian ageri diren epeak mantenduko dira.
Denboraldian zehar beharreko aldaketak egingo dira bigarren mailetako lehiaketa sistemetan.