[box]Bizkaiko saskibaloiaren aldeko lan-mahaia errendimendu betean dago. Bigarren bilera horrek gure lurralde historikoan saskibaloiaren egoera aztertzen jarraitzeko eta 3 arlotan banatutako batzordeak osatzeko balio izan du,landuko diren jarduera eremuak betetzeko.[/box]
Ostegun honetan Bizkaiko Saskibaloi Federazioak osasun-krisiaren ondorioak nolabait arintzeko bultzatutako ekimenean egindako bilera telematikoan, gure saskibaloiko 31 agentek parte hartu zuten, klubek batez ere. Horiek guztiak Bizkaiko saskibaloiaren egoera hobetzeko ekintzak bultzatzeko asmoz.
Koldo Mendia FVIBko presidenteak antolaketa sistema azaldu du Mahaiaren eraginkortasun handiena bilatzeko. Hiru arlo sortu dira: bata, harreman instituzionalena; bestea, ekonomikoa; eta hirugarrena, saskibaloiaren sustapenarena. Parte-hartzaile bakoitzak erabaki zuen zein ataletan egin zezakeen ekarpen gehiago, eta orain lan-batzordeak sortuko dira gure saskibaloiaren egoera aztertzen jarraitzeko eta ekintzak aurrera eramateko.
Hurrengoan, orain batzordeen bidez egingo den lanari ekingo zaio.