Final zortzirenetara arte iritsi da Patronato Maristas Haur mailako Espainiako Txapelketan, izan ere Inlingua FCBG taldeak 77-56 irabazi die.
Ibilbide bikaina izan du Patronatok Estatu mailako txapelketan Inlingua FCBG taldearekin topo egin arte. Bilbotarrei asko kostatu zitzaien partiduan sartzea izan ere aurkariek gaitasun fisiko ikaragarria erakutsi zuten saskiaren inguruan. Andaluziarrak atsedenaldirako 43-21 aurretik ziren eta Jesus Ituñorenek asko sufritu zuten. Dena dela, bizkaitarrek ez zuten amore eman eta nahiz eta lana gogotik egin izan zuten markagailuan hurbiltzerik lortu.
Patronato Maristasek Espainiako 2017/18 denboraldiko 16 talderik onenen artean sartzea lortu du, nahiz eta porrot hau jasan.