Pasa den ostegunean, Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioek, beraien presidenteak buru zituztela, Espainiako Gizonezkoen Junior Mailako Saskibaloi Txapelketari dagokien lehendabiziko bilera egin zuten. Txapelketa Bilbon ospatuko da Apirilaren 30etik Maiatzaren 6ra. Bilera honen helburua lan taldeak eratzea izan zen.
Koldo Mendia eta German Monge, Bizkaiko eta Saskibaloi Federazioetako presidenteak urrenez urren, lan ildoak eta eremu desberdinetan jarri beharko diren pertsona arduradunen buruz hitz egin zuten.
Komunikazioa, garraioak, ostatua, protokoloa, instalazioak…Departamendu askotan egin beharko da lan, txapelketa ondo irteteko eta lanen banaketa martxan da. Laster, Bilboko Udalaren antolakuntzarekin batera, instalazioen berri emango dugu. Bizkaiko Saskibaloi federaziotik, txapelketari buruzko informazio guztia eta bertan boluntario bezala parte hartu nahi dutenentzako informazioa emango dugu.