HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronato Maristas eta Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa esku hutsik itzuli dira

HAUR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Patronato Maristas eta Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoa esku hutsik itzuli dira

Ez da posible izan. Bi ordezkari bizkaitarrek aurreko fasea gainditu ezinda esan diote agur Espainiako Txapelketei. Hotel Gran Bilbao Berrio Otxoak historia egin du Estatuko Txapelketa batean parte hartuta baina final zortzirenetarako pasea lortu zezakeen partiduan 67-31 galdu zuen Ramón y Cajalen aurka. Gizonezkoetan Patronato Maristasek porrot argi batekin esan dio agur Cambadosen ospatutako Espainiako Txapelketari, eta ikasteko askorekin bueltatu dira.

MARISTAS CORUÑA 85 – PATRONATO MARISTAS 46

Jesus Ituiñoren mutilek ezer gutxi egin zuten Galiziako aurkarien aurrean. Talde Bilbotarreko bloke nagusia lehen urteko jokalariez osotua egon zen, alde fisiko eta garapenekoak agerikoak izan direlarik. Aurreko Fase honetan,aurkarien mailan lehiatzea ezinezkoa egin zaie.

Lehiaketari Maristas Coruñaren aurka jasandako porrot argi batekin esan diote agur. Partiduak kolore galiziarra izan zuen hasieratik eta atsedenaldirako dena erabakita zegoen 44-18. Iturribidekoen saiakerek ez ziren nahikoak izan partiduan sartzeko. Saskiaren aldameneko diferentziak oso argiak izan ziren. Patronotako jokalari onena Aiert Velasco izan zen 16 punturekin.

NANOBYTES RAMÓN Y CAJAL 67 – HOTEL GRAN BILBAO BERRIO OTXOA 31

Santutxukoak final zortzirenetara txartela lortzeko aukera guztiekin iristen ziren hirugarren jardunaldi honetara. Garaipenak hurrengo txandarako zuzeneko txartela ematen zien eta porrotak zuzenean etxerako bidea. Gauzak ez ziren ondo hasi bilbotarrentzat, saskiratzeak lortzeko zailtasunak agerikoak ziren, saski inguruan portzentaje txikiak, eta perimetro ingurutik ezdeusa. Nanobytesen erritmoa jarraitu ezinik ibili ziren lehen laurdenetik 20-8. Bigarren laurdenean defentsan hobeto aritu ziren, aurkariaren zirkulazioa zailduz eta diferentziak bere horretan mantendu ziren atsedenaldian (31-16). Bigarren zatian aldaketa bat behar zuten final zortzirenetara sailkatu nahi bazuten baina ez zen iritsi eta Ramon y Cajal haixe nagusitu zen.

Espainiako Txapelketetan jasotako porrotak ez dute zertan CB Santutxuko belaunaldi eder honetako jokalarien lan ona belztu.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak