GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Real Madril Txapeldun

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Real Madril Txapeldun

Real Madril eta Club Joventut Badalona taldeek jokatu zuten Bilbao Arenan Gizonezkoen Junior Mailako Espainiako Txapelketaren finala. Talde hauek, beraien erkidegoko txapelketak irabaztetik zetozen, ez zuten hutsik egin eta egindako lan onari esker finalera iritsi ziren. Partidua Real Madrilen hasierako erritmo altuarekin hasi zen. Madrildarrak partiduko protagonista izan ziren hasieratik amaierara. Talde zuriko Paco Salvador eta Dino Radoncic gehiegi izan ziren Badalonakoentzat.

Baloia airera eta baloi jabetza kataluinakoentzat. Real Madril dominatzen hasi zen bere jokalarien fisikoaz baliatuz. Juventut saskiratze bakarra sartzeko baino ez zen gai izan lehendabiziko bost minutuetan. Mc-Carthyk hiruko argi bat huts egin zuen eta jarraian, Joel Parrak hiru puntuko jokaldi bat bukatu zuen distantziak murrizteko. Salvadorrek min asko egiten zuen eta lehendabiziko laurdena 18-9ko aldearekin amaitu zen Madrildarren alde.

Khadim Sow Juventuteko eremuko jabe egin zen eta Real Madril gozatzen zebilen. Radoncic antolatzaile bezala zebilen eta abantailak hasten jarraitzen zuten, 15 puntu baino gehiagoko aldeak lortuz. La Penyak aurkaria bonusean sartzen zela aprobetxatu zuen saskia gehiago erasotzeko eta 10-0eko partziala lortu zuten, eremuan 1-3-1 jartzeko. Radoncicek berriz ere protagonismoa hartu zuen eta 6,75 metroko lerrotik ez zuen hutsik egin.

Juventutek bi minutu  iraun zituen bigarren zatian Dani Miretek hutsartea eskatu aurretik. Real Madril 22 puntuz goitik zen, Badalonakoek lana gogotik egin beharra zeukaten finalak horren azkar ihes egiten ez uzteko. Sani Camparak ere Madrildarren festan parte hartu gura zuen eta hiruko bati esker 30 puntu goitik jarri ziren. Juventut jota zegon eta hiruko lerrotik egindako hiru saiakerak saskia ukitu gabe egin zuten alde. Paco Salvador lan zikin guztia egiten zebilen eta 14puntu eta 13 erreboterekin jarri zen. Hirugarren laurdenean 74-36 madrildarrak nagusi.

Salvador eta Radoncic protagonista ziren txapelketako azken minutuetan. 25 baino gehiagoko balorazioa eta intentsitate eta sendotasun harrigarria erakutsiz, Penyak ezer gutxi egin zezakeen. Galan eta Sow liskar txiki bat abiaraztetik gertu izan ziren baina taldekideek banandu egin zieten. Galánek hiru puntuko saskiratzea lortu zuen eta Madrildarrek bere nagusitasun fisikoa  eta kanpoko asmatzea erakusten jarraitzen zuten. Azken minutuetan Real Madrilek aldaketak burutu zituen eta minutu gutxien izaten dituzten jokalariak atera zituen entrenatzaileak. 83-53 bukatu zen partidua eta Madrildarrek beraien zaletuekin ospatu zuten.

ESTATISTIKA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak