[box]Gizonezkoen Espainiako Junior Txapelketarako atzerakontua hasia da. Sei egun baino ez dira geratzen gozatzen hasteko. Denera, 64 partidu 7 egunetan, 32 talde eta estatuko saskibaloi promesen ikuskizunarekin gozatzeko hainbat zaletu. Bertaratzeko asmoa duzuenoi jarraibide batzuen berri emango dizuegu jarraian.[/box]
Aurreko faseko partiduak ikustea doanik izango da. Maiatzaren 3an ospatuko diren final zortzirenak ere dohainik izango dira. Azken fasean,hau da, final laurdenetatik aurrera, arrazoizko prezioan eskuratu daitezkeen sarrerak beharko dira partidez gozatzeko. Azken fase hau Bilbao Arenan ospatuko da bere osotasunean eta sarrerak leihatiletan eskuratu ahalko dira.
Azken Fase osorako bonua (final laurdenetatik aurrera): 20€
Jardunaldi bakoitzeko goizeko edo arratsaldeko sarrera: 8€
Finalerako edo hirugarren eta laugarren posturako sarrera: 10€
BILDUTAKO DIRU KOPURU GIZTIA BIZKAIKO ETA EUSKADIKO SASKIBALOIA SUSTATZEKO ERABILIKO DA BERE OSOTASUNEAN.