(FOTO: Basketbasko.com)
Bizkaiak larunbat honetan egin zuen debuta Euskadiko lurraldeen arteko txapelketan. Mutilek 102-69 irabazi zieten Arabari eta neskek 60-43 Arabari baita ere. Igande honetan Deban iaz lorturiko txapelketa bikoitza errepikatzeko aukera izango dute. Aurkaria, Gipuzkoa.
BAsketBasko.com helbidean baturiko informazioa azaltzen dizuegu.
GIZONEZKOEN MINIA
Bizkaiko selekzioa 102-69 nagusitu zen Arabaren aurka larunbat goizeko lehendabiziko partiduan. Hasieran berdintasuna zen nagusi baina pixkanaka Bizkaitarrak nagusitzen joan ziren.Atsedenaldira 12 puntuko errentarekin joan ziren bizkaitarrak.
Atsedenaldia eta gero bizkaitarrek nahi zuten erritmoa mantentzen zuten eta abantaila gero eta handiagoa zen.Seigarren zatia jokatzeko geratzen zenean markagailuan 91-57 nagusi zen Bizkaia. Azken zatian diferentziak ez ziren aldatu eta partidua 102-69 bukatu zen. Gipuzkoak eta Bizkaiak azken jardunaldian txapelketa izango dute jokoan.
EMAKUMEZKOEN MINIA
Neskek 69-49 irabazi zioten Arabari. Lehen zatian 10-21 Araba nagusi, baina bizkaitarren errotazioek bere fruituak eman zituzten bigarren zatitik aurrera. Pixkanaka diferentziak murriztuz joan ziren.Atsedenaldirako Bizkaia aurretik zen 33-30. Nabarmentzekoa da hirugarren zatian soilik 2 puntu jaso izana Bizkaiak. Aldageletatik pasa eta gero, partidua berdinduagoa izan zen baina Bizkaiak abantaila igotzen jarraitzen zuen. Seigarren zatira 17 puntuko aldearekin iritsi ziren (60-43). Azken minutuetan erritmoa jaitsi egin zen eta hori Bizkaitarren mesederako izan zen, abantaila 20 punturaino iritsiz. Gipuzkoari irabazten badiote txapelketa bereganatuko dute.