Larunbat honetan hasi da Laudion ospatzen den Lurralde Selekzioen arteko Euskadi eta Nafarroako Txapelketa eta Bizkaiak 57-50 galdu du finalerdietan Arabaren aurka. Bizkaitarrak atzetik joan dira partidu osoan zehar eta eraginkortasun eza erakutsi dute. Ez dira gai izan 3-4 ekintza jarraian bukatzeko eta Arabarrak kontrolatu ezinik ibili dira. Hirugarren laurdenean Aitana Vergararen lesioa etorri da, Bizkaitarrentzat kolpe gogorra izan delarik. Dena dela azken unera arte garaipena lortzea posible izan dute. Igande honetan Nafarroaren aurka jokatuko du Bizkaiak hirugarren postuaren lehian.
Kronika osoa, erderaz