EUSKADIKO ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko Haur mailako Selekzioen hautatzaileen espektatibak

EUSKADIKO ETA NAFARROAKO TXAPELKETA: Bizkaiko Haur mailako Selekzioen hautatzaileen espektatibak

Datorren Urriaren 28 eta 29an, Euskadi eta Nafarroako Lurralde Selekzioen Arteko Txapelketa ospatuko da Erriberrin (Nafarroa). Neskek titulua berrestea dute helburu eta mutilek iaz egindakoa hobetzea izango dute helburu.  Gure selekzioek ez dute lan erraza aurretik, izan ere talde biek etxeko taldearen aurka jokatuko dute finalerdietan. Joko estiloari eta aspirazioei dagokionez, Bizkaiko Selekzioen hautatzaileak diren Aitor Leizea (emakumezkoak) eta Javi García Panizok (gizonezkoak) beraien iritziak eman dizkigute.

Aitor Leizea: “Txapelketa irabazten saiatuko gara”

AITOR-LEIZEA

Txapelketa aurreko azken testa bukatuta, Zein helbururekin doa emakumekoen haur mailako selekzioa txapelketara?

Gu txapelketa irabaztera goaz. Horretarako egin dugu lan. Badakigu zaila izango dela. Aurkari zail bat tokatu zaigu, Nafarroa. Nire ustez faboritoak dira baina irabazteko asmoarekin goaz.

Zein joko estilo praktikatuko du Bizkaiak?

Joko azkarra, dinamikoa eta defentsa askorekin. Trantsizio azkarra jokatzen saiatuko gara.

Lehiaketa sistema aldaketarekin, lehen jardunaldia finalerdi batean bihurtzen da, dena edo ezer ez. Formatu honek presio gehiago ala gutxiago ekarriko du?

Argi dago presio gehiago dagoela. Gainera aurkari zaila tokatu zaigu. Badirudi lehen egunean galduz gero bajoia sartzen dela baina espero dugu ez gertatzea. Eta gertatuko balitz, bigarren egunean lan egingo dugu, azkena izango balitz bezala.

Javi García Panizo: “Nire ideia, korrika egin eta borrokatzea da. Aktibitate asko ella baloia mugitzea, 1x11tik sortzeko”

JAVI-PANIZO

Txapelketa aurreko azken testa bukatuta, Zein helbururekin doa gizonezkoen haur mailako selekzioa txapelketara?

Helburua jokatuko ditugun bi partiduak irabaztea da. Nafarroaren aurka dugu lehena, ez ditugu asko ezagutzen baina irabazten saiatuko gara finalera sailkatzeko..

Zein joko estilo praktikatuko du Bizkaiak?

Korrika egin eta borrokatzea da nire ideia, 2x1ekoak egitea, askatasunez jokatzea…Mugimendu asko egotea nahi dugu, mundu osoa aktibo egotea, eskuak erabiliz. Espero dugu baloia ondo mugitzea 1x1etik sortzeko, banandu eta bikoiztu, jaurtiketa libreak aurkitzea kanpotik…

Lehiaketa sistema aldaketarekin, lehen jardunaldia finalerdi batean bihurtzen da, dena edo ezer ez. Formatu honek presio gehiago ala gutxiago ekarriko du?

Argi dago desberdina dela, Nafarroa sartzen da, Espainiako selekzioen txapelketa prestatzen dabiltza…Beste urte batzuetan baino zailagoa izango dela uste dut, izan ere galduz gero ez daukazu txapelketa irabazterik. Lasai egoten saiatuko gara eta dakitena egin dezatela.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak