EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia Gizonezkoen finalerako sailkatu da (52-55)

EUSKADI ETA NAFARROAKO MINIEN TXAPELKETA: Bizkaia Gizonezkoen finalerako sailkatu da (52-55)

(ARGAZKIAK: BERANGOKO HONTZURIAK) Larunbat honetan ekin zaio Murgian Gizonezko Minien Euskadi eta Nafarroako Txapelketari. Bizkaiatarrek 52-55 irabazi zioten etxeko taldeari eta finalera sailkatu dira, igande honetan 16:00etan.

FINALERDIA: ARABA 52 – BIZKAIA 55

Arabarren kontrolarekin hasi zen partidua. Bizkaitarrak oso urduri kantxaratu zuren eta abantaila txikia lortu zuten etxekoek. Arabarrek ere urduritasuna erakutsi zuten eta lehen aldia 10-6 amaitu zen. Bigarren seigarrenean aldeak handitu zituzten etxekoek 21-14. Bizkaitarrek presioa kantxa osora hedatu zuten eta pixkanaka partidua orekatzen hasi zen. Atsedenaldian 30-27.

Laugarren seigarrengoan Aimar Herranenek 2-12ko partziala lortu zuten. Arabakoek defentsaren maila fisikoa jaitsi zuten eta bisitariak bonusean sartzen ziren uneoro. Horretaz baliatu zen Asier Portillo, 19 punturekin amaitu zuelarik partidua. Dena dala, Bizkaia bikain antolatu zen arabarren erantzunen aurrean.

Bosgarren seigarrengoan ere nagusi izan eta gero, bazirudien Bizkaiaren garaipena erabakita zegoela eta Arabarren pibotek eta prezipitazioek partidua desorekatzea ahalbidetu zuen Bizkaitarrem alde. Partiduaren azken unean bizkaitarrek erakutsitako intentsitateari esker finalerako sailkapena lortu zuten. Arabarrak 2 puntura hurbildu baziren ere Herranenek finalerako txartela lortu zuten. 52-55 amaieran.

Estatistikak

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak