KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola Indautxu eta Bilbao Unamuno garaipenekin hasi dira eta Gernika KESB ezin izan du faboritoetako batekin

KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETA: Loiola Indautxu eta Bilbao Unamuno garaipenekin hasi dira eta Gernika KESB ezin izan du faboritoetako batekin

(ARGAZKIA: Federación Andaluza)

Igande honetan hasi dira Espainiako Kadete Txapelketak bai gizonezkoetan eta bai emakumezkoetan. Bertan hiru ordezkari bizkaitar ditugu eta denetariko emaitzak izan dituzte. Gernika KESB taldeak urduritasunak garesti ordaindu zituzten San Adriá faboritoaren aurka (40-62). Loiola Indautxuk 73-81 irabazi zion Cacereseko San Antoniori logika betez eta Bilbao Unamunok 51-63 CN Helios taldeari.

GERNIKA KESB 40 – SANT ADRIÁ 62

Urduritasuna garesti ordaindu zuten gernikarrek. Talde biek defentsan lan gogorra egin zuten eta lehen laurdena 2-10 pobre batekin bukatu zen. Kataluniarrei aurre egitea zaila zen eta Sant Ardiák tartea zabaltzen zuen trantsizioei esker. Atsedenaldian 13-29. Atsedenaldiaren ondoren Gernika KESB taldeak tarteak murriztu zituen baina Sant Adriák segituan lortu zuen aldea handitzea.

Estatistika

SAN ANTONIO CÁCERES 73 – LOIOLA INDAUTXU 81

Loiola Indautxuk garaipen garrantzitsua lortu zuen Cacereseri irabazita. Gorritxoak dena aurretik eramanez hasi zuten partidua, jokoan oreka handia erakutsi zuten Aritz Gutiezek sarturiko saskiratzeekin (partiduko onena izan zen 29 puntu, 9 errebote eta 5 berreskurapen). Lehen laurdeneko 11-28koak abantailak ondo kudeatzeko ahalmena eman zioten, zentzazio onak erakutsiz.

Estatistika

CN HELIOS 51 – BILBAO UNAMUNO 63

Bilbao Unamunok ezin zuen hutsik egin eta lehen sailkatu bezala pasako da hurrengo errondara. Momentuz bilbotarrek egin beharrekoa egin dute, Zaragozako taldeari irabaztea. Bilbotarrek asko amatu zuten eta hasieratik nagusi izan ziren. Del Val eta Medina jaun da jabe izan ziren eta hamar puntu inguruko aldeekin oso ondo kudeatu zituzten Aragoikoen erreakzioak.

Estatistika

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak