2. Graduko entrenatzaile ikastaroa Boskozaleaken

Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa
Curso Entrenador - Entrenatzaile Ikastaroa

Bizkaiko Saskibaloi Federazioak, Boskozaleak Saskibaloi Klubaren laguntzarekin 2 Graduko entrenatzaile ikastaroa antolatzen du. Ikastaroa Ekain amaieran hasiko da eta uztailean emango da nagusiki, Iraileko lehen astean bukatuko delarik. Ikastaro hau federazioak antolatzen du eta ez du balio akademikorik.

Ikastaroa Ekainaren 26an hasiko da, astelehena eta azken eguna irailaren 10a, igandea, izatea aurreikusten da, egun honetan azken azterketa burutuko delarik. Abuztu osoan ez da klaserik emango. Gehiago jakin nahi izanez gero ordutegien zirriborroa ikus dezakezue.

BOSKOZALEAKEN 2.GRADUKO IKASTAROKO ORDUTEGIEN ZIRRIBORROA

Matrikula egiteko azken eguna Ekainaren 16a izango da. Edozein zalantza izanez gero jar zaitezte harremanetan email bidez icamarero@bizkaiabasket.com

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak