Adierazpena genero indarkeria-ren aurka – ASFEDEBI eta BSF

Adierazpena genero indarkeria-ren aurka – ASFEDEBI eta BSF

[box]Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bat egiten du ASFEEBIren genero indarkeriaren aurkako adierazpenarekin, azaroaren 25ari begira. Dokumentua eta konpromisoak honako hauek dira[/box]

I.- HITZAURREA

Azaroaren 25a Emakumearen aurkako Indarke-ria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta oroitzapen hori etengabea da erakunde publiko eta pribatu guztiek genero-indarkeriaren prebentzioaren eta desagerraraztearen alde abian jartzen dituzten programazioen garapenean eta exekuzioan:

BIZKAIKO KIROL-FEDERAZIOEN ELKARTEAK – ASFEDEBIk –, halaber, erabateko gaitzespena adierazten du gaitz sozial honen aurrean, eta biktimen ondoan jartzen da, haren aur-kako tratamenduan eta eskuhartzean laguntzeko ezartzen diren neurri guztien alde, Indarkeria honek edozein gizarterentzat “lotsa publi-koa”sortu behar lukeela ondorioztatzen du.

II.- KONPROMISOA

Erabat desagerraraztea lortu arte, murrizteko bi-dean aurrera egiteko, ASFEDEBIk etengabeko konpromisoa du sentsibilizazioa eta prebentzioa babesteko, bai eta biktimak detektatzeko eta haiei arreta emateko programekin ere.

Horregatik guztiagatik, eta Genero Indarkeria-ren aurkako legeriak bizitzarako, segurtasunerako, berdintasunerako eta diskriminaziorik ezerako oinarrizko eskubideak benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen ekintza positiboko neurriak hartzeko eta jarduteko eskatzen duenez:

ASFEDEBIk adierazpen hau egitea egoki ikusten du. Horretarako, Bizkaiko Kirol Federazioei eta, ondorioz, hauei atxikitako erakunde eta pertsona guztiei gonbidapena egiten die adierazpen hau berresteko, Kirol Federatuaren topagune gisa, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko helburuarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Lan, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak Ema-kumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioar-teko Egunaren harira martxan daukan kanpaina babestuz.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak