Ahobizi eta belarripresten izen-ematea azaroaren 24ra arte luzatuko dugu
Horregatik, azaroaren 24ko gaueko 23:59 arte izenematea.euskaraldia.eus atarian izen-ematea zabalik egongo da, ariketako lehen egunetan horretarako aukera egon dadin (URL propioa duzuen entitateek ere aukera bera izango duzue). Ez dugu izen-ematea azken egunetara arte luzatu nahi, ariketa egiteko tarterik gabe geratuko bailirateke herritarrak (zertarako eman izena abenduaren 3an, adibidez).
Hala ere, ahalik eta azkarren izena emateko deia egin behar dugu, ahobiziek eta belarriprestek txapa eta aholkuak ahalik eta azkarren izan ditzaten eskura.