Ametx Zornotzak Zilarrezko LEB-eko finala berdindu du

Ametx Zornotzak Zilarrezko LEB-eko finala berdindu du

Urrezko LEB-etik pauso bira dago Ametx Zornotza. Asteburu honetan hasi da Zilarrezko LEB mailako finala Larrean CBC Valladoliden aurka. Lehen partidua galdu ondoren, bigarrena irabazi dute bizkaitarrek. Orain Valladolidera doaz igoera ekarriko lizkioken garaipen bi horien bila. Zaletu Zornotzarrak dena eman zuten eta klubeko presidentea de Joxe Etxebarria omendu zuten, klubean 25 urte eramateagatik.

1.PARTIDUA: AMETX ZORNOTZA 68 – COMERCIAL ULSA CBC VALLADOLID 73

Berdintasuna ari da izaten Zilarrezko LEB-eko play-off hauetako protagonista nagusia. Lehen hamar minutuak 20-20ko berdinketarekin bukatu ziren, hein handi batea Wade-Chatmanen hirukoei esker. Grahamen nagusitasun fisikoa saskiaren inguruan erabakigarria izan zen eta 29-39ko aldea lortu zuten Valladolidekoek. Zornotzak ez zuen amore emateko asmorik eta Mutakabbir-en hirukoei esker atsedenaldira 35-41 iritsi ziren.

180 graduko bira eman zen bigarren zatian, Zornotzako defentsak izandako hobekuntzari esker Erasoan gehiago sufritu zuen Valladolidek eta partziala 13-1ekoa izan zen. Jarraikortasuna falta izan zitzaien Mikel Garitaonandiaren taldearen ekintzei. Valladolidek Esteban eta Astilleros izan zituen dena ematen baina Zornotzak azken bi minutu eta erdira abantailarekin iristiea lortu zuen, 64-63. Hortik aurrera puzelakoek hirukoekin asmatu zuten eta partidua bereganatu zuten.

 

2.PARTIDUA: AMETX ZORNOTZA 77 – COMERCIAL ULSA CBC VALLADOLID 66

Berriz ere harmailak topera Larreako Kiroldegian. Marea berdeak Amerebieta-Etxano bete zuen eta Valladolid baino gehiago izan zen.Paco Garciarekin 2-3ko eremuko defentsarekin irten ziren Vucetic geratzeko asmoz. Horrez gain Sidibek beldurra ematen zuen eta horren ondorioz Zornotzarrak Mutakabbir-en hirukoez baliatu ziren aurrera egiteko. Errebote ofentsiboan ere gehiago ziren eta presioan ere ondo aritu ziren. Baina Valladolid gustura zegoen kantxan, izan ere Sergio de la Fuenteri baloiak iristen zitzaizkion. Salazar kantxaratzean hori bukatu egin zen. Defentsan hobeto zeuden etxekoak eta lehen laurdena 15-14 bukatu zen.

Pizarrak ketan zeuden. De la Rúa eta Orellano antolatzaileekin eta 3 txikirekin, Estalayok kanpoko lerroa osotzen zuen. Ez zituen esperotako onurak atera eta Iriarte,Vucetic eta Salazar 3 handiekin jokatu beharreko plana aldatu zen. Saskiratzea asko kostatzen zen baina atsedenaldirako 5 minuturen faltan berriz ere saskiratzeak etorri ziren. De la Rua eta Vucetic-ek taldea animatu zuten baina diferentziak lortzea asko kostatzen zen, 32-30 lehen zatiaren bukaeran.

Partidua hirugarren laurdenean puskatu zen. Cadot, Mutakabbir eta Vucetic dena ematen zebiltzan, defentsan maila ona ematen zuen eta Mutakabbir eta Wade-Chatman hirukoekin asmatzen zebiltzan. 26.minutuan 50-37. Puzelakoak ikututa zeuden baina bizirik eta hirukoei esker 58-54ra hurbildu ziren. Zornotzak ondo aguantatu zuen, De la Rúak erantzukizuna hartu zuen eta bere taldea garaipenera eraman zuen. Bukatzeko Presidentea den Joxe Etxebarriari omenaldia egin zioten, klubean 25 urtetan eginiko lan guztiagatik.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak