Ametx Zornotzak Urrezko LEB mailara igotzeko finala jokatuko du Granadari irabazi ostean

Ametx Zornotzak Urrezko LEB mailara igotzeko finala jokatuko du Granadari irabazi ostean

(FOTO: ZORNOTZA ST)

Faktore guztiak aurka zeuzkan Zornotzak: Aurrekontua, Taldea, Kantxa… baina serieko bosgarren partiduan 81-92 nagusitu zen Covirán Granadaren aurka. Historia egin du eta Zilarrezko LEBeko finalerako sailkatu da. Urrezko mailara igotzeko 3 garaipenera aurkitzen dira Amorebieta-Etxanokoak, eta kantxa faktorea alde izango dute Valladoliden aurka. Lehia ostiralean hasiko da Larrean.

Bosgarren partidua zen eta Granadako Kirol jauregia 6000 zaletuz betea zegoen. ACB giroa zegoen baina Zornotza ez zen kikildu. Bizkaitarrek lehen laurden bikaina jokatu zuen, 4-13 nagusituz. Granadakoek ordea, ez zuten amore emateko zantzurik erakusten eta 24-19 jarri ziren aurretik.

Mikel Garitaonandiarenek distantzia erdi-luzetik gehitzen zuten baina Coviránek ondo kalibratu zuen eta lehendabiziko kolpe gogorra eman zuen 41-31. Orellanok erantzuna emateko erantzukizuna hartu zuen eta atsedenaldirako aldeak jeistea lortu zituen 44-38.

Azken 20 minutu hauetan serie osoan erakutsitako berdintasunak iraun zuen, Vicetik ondo kontrolatuta zutelarik. Momentu horretan Zornotzak Cadot eta Mutakabbir-i eman zioten partiduaren ardura eta hauek etxekoei erantzun zieten.Iriartek urruneko jokaldiei esker aurretik jarri zuen taldea eta De la Ruaren asmatzeari batuz, 1-13ko partziala ezarri zuten, 5 minuturen faltan erabakigarria izatetik gertu egon zelarik 67-76.

Granada gaizki pasatzen ari zen, Zornotzatik hurbildu ziren 20 bat zaletuek asko gozarazi zuten taldearen garaipenarekin. Ametx Zornotzak historia egin du. Ez dago opatzeko astirik. Orain ULSA CBC Valladolid taldeari egin beharko diote aurre ostiraletik aurrera Larrean.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak