Ausarta Barakaldok bere proiektu berria aurkeztu du

Ausarta Barakaldok bere proiektu berria aurkeztu du

[box] Bizkaiko saskibaloi klubak beraien taldeen aurkezpenak burutzen ari dira. Denboraldia hasteko egun gutxi batzuk geratzen diren honetan, Ausarta Barakaldo EST taldea galaz jantzi da Barakaldoko Puerta de Bilbao Hoteleko Aretoetariko batean. [/box]

Aurkezpen bikoitza egin nahi izan dute klubeko arduradunek, alde batetik Puerta de Bilbao eta Ausarta Barakaldo EST-k hori denboraldirako sinaturiko hitzarmena eta beste batetik toki zoragarri horretan taldearen aurkezpena egitea herriko agintari eta komunikabideen aurrean.

Ekitaldi horretan izan ziren Koldo Mendia, Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Presidentea, Amaia del Campo, Barakaldoko Alkatea eta baita udaleko hainbat agintari politiko.

Lehiaketa abiaraziko den aste honetan, 2017/18 denboraldirako dituzten gogo eta ilusio guztiak aurkeztu zituzten.

Prentsaurrekoaren ondoren, argazki sesio bat burutu zen, non Dosa Salesianoseko haur mailako jokalariak protagonista izan ziren. Ikastetxe Klub horrek bizitasuna eta freskura ematen dio Ausarta Barakaldo EST-ren proiektuari.

 

4 BEA TORRES

1994/11/22

ANTO.

7 LIDIA GIMENEZ

1992/12/02

ESKOLTA

8 ANGIE ECHEBARRIA

1996/05/14

ANTO.

9 ESTI GARCIA

1991/02/27

HEGALEKOA

10 ESTI RAMOS

1992/12/06

HEGALEKOA

11 ANE LARRINAGA

1986/12/15

ESKOLTA

12 MARIA RICHANTE

1990/04/22

ANTO.

13 ARRATE ANZOLA

1998/01/03

ESKOLTA

14 IRATI ZABALO

1990/01/28

ALA-PIBOT

15 LAURA LODOSA

03/04/1999

HEGALEKOA

16 EIDER ZUGAZAGA

13/05/1997

PIBOT

21 AINHOA GARCIA

22/07/1993

PIBOT

22 ANE IBARRONDO

21/05/1997

ALA-PIBOT

23 KIKI LOCKET

07/03/1989

ESKOLTA

25 CATA ABUYERES

26/02/1997

PIBOT

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak