Bidaideak Bilbao BSR taldeak Vigori irabazi eta hirugarren postua berretsi du

Bidaideak Bilbao BSR taldeak Vigori irabazi eta hirugarren postua berretsi du

(ARGAZKIA: BILBAO BIDAIDEAK BSR)

Bukatu da denboraldia Bidaideak Bilbao BSR taldearentzat. Bilbotarrek Lauko Finala jokatu dute Albaceten eta etxeko taldearen aurka 71-50 galdu ondoren, hirugarren postua lortu du Vigori 80-86 irabazita. Merezitako hirugarren postua.

FINALERDIAK: AMIAB ALBACETE 71 – BIDAIDEAK BILBAO 50

Talde bizkaitarrak ezin izan zuen final handira heldu, izan ere aurrean Amiab Albacete indartsua izan zuen. Etxekoak hobeak izan ziren, partidura lehenago sartu ziren eta perimetrotik errazago asmatu zuten, diferentziak lortuz. Saskiratzerik gabeko ia 5 minutu izan ostean Bilbotarrek 9-0eko partziala jaso zuten eta saskiratu ezinik zebiltzan. Highcock protagonista izaten ari zen eta lehen laurdena 23-10 bukatu zen- Amiabek ez zion aukerarik utzi Bidaideaki.

.

HIRUGARREN POSTUA: AMFIV VIGO 80 – BIDAIDEAK BILBAO 86

Bidaideakek aurreko jardunaldiko zapore txarra kendu gura zuen. Aurretik hirugarren postua berresteko aukera zuen eta ez zegoen pasatzen uzteko prest. Z zen erraza izan, izan ere Amfiv Vigo taldea zuen aurrean. Hasieran Bilbao BSR taldea erasoan sendo aritu ze eta defentsan ere maila ona eman zuen. Turek-ek taldea lepoan artu eta 10.minuturako 11-27 nagusitu ziren. Talde bizkaitarrak kontzentrazioari eutsi zion eta diferentziak mantentzeaz gain, igo egin zituzten, 29-53 bigarren zatiaren hasieran. Orduan Galiziarrek partiduari buelta eman zioten. Defentsan hobeto aritu ziren, Bilbotarrek zalantza askorekin jokatu zuten eta Vigokoak markagailuan asko hurbiltzen saiatu arren, ez zen nahikoa izan. Garaipena ez zen inoiz kolokan egon.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak