(ARGAZKIA: Basket Zaragoza)
[box]Ez da erraza ACB Ligan jokalari bizkaitarrak ikustea eta championsean gutxiago. Estatuko liga gorenean debutatu zuen azken jokalaria Borja Mendia izan zen, Bilbao Basketekin eta Xabi Lopez-Arostegui ere hortxe dugu. Javi Salgadoren erreferentzia berriz errepikatzea oso zaila ari da izaten. Aitor Etxeguren izan da bai Ligan eta bai Championsean debutatzen azkena, Zaragozako Casademont taldearekin.[/box]
Pasa den astean Askartzako harrobian hasitako eta ondoren Loiola Indautxun aritutako jokalariak eliteko jokalariekin debutatzeko aukera izan zuen. Pasa den denboraldian joan zen Zaragoza aldera eta orain Porfi Fisac-ek championsean debutatzeko aukera eman dio. Pasa den astean ACBn debutatu zuen Burgosen aurka.
Gaur egun Etxeguren Basket Zaragozako juniorren taldean dabil, EBAko taldearekin jokatzen du, Anagan Olivar, 8 puntu eta 8 erreboteko batazbestekoarekin.
Bizkaiko Saskibaloi Federaziotik zorionak eman nahi dizkiogu eta 16 urterekin egindako debut hau bere kirol ibilbidearen hasiera baino ez dadila izan.