GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Kanaria Handiak, Bilbao Unamunoren ametsa zapuztu du (88-57)

GIZONEZKOEN JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETA: Kanaria Handiak, Bilbao Unamunoren ametsa zapuztu du (88-57)

Jokalariak oraindik aurreko egunean lorturiko garaipena sinetsi ezinik zeuden eta final zortzirenetan Kanaria Handia taldea zuten aurrean. Bilbotarrak berain torneoa irabazi izanaren zentzazioarekin zeuden.  Kanariarrak oso serio kantxaratu ziren, ideia argi batekin: Barneko jokoaz abusatzeko final laurdenetarako txartela lortzeko (88-57).

Unamunok, Kanariarren “dorreen” aurrean kanpotik jokatzea zuen helburu. Jon Garciak hiruko batekin Bilbotarren markagailua estreinatu zuen eta jarraian beste bi puntu lortu zituen errebote bati esker. Kanariarrak trantsizioan hilgarriak ziren eta beraien abiadura  eta jauziez baliatu ziren 7 puntu goitik izateko. Balcerowskik min asko egiten zuen aurkariaren eremuan eta Kanariarrak 29-10 aurretik ziren lehen laurdenean.

Mate, hiruko eta joko onarekin Kanariarrek abantaila salba-ezina atera zuten. Unamunok 7 minutu zeramatzan saskiratu gabe eta aurkariak nahi zutena egiten zuten. Antón Santanak hiruko bat sartu zuen eta Jon Garciak markagilua itxuratzeko saskiratzea lortu zuen atsedenalditik gertu 57-20.

Unamunok 7-0eko partziala eskuratu zuen hirugarren laurden hasiaren baina KanariarreK berehala erantzun zieten eta 40 puntu goitik jarri ziren hirugarren laurdeneko denboraren erdia pasa zenean. Laurden hau 70-35 bukatu zen.

Azken laurdenean ez zen ezer berezirik gertatu- Kanariarrek bere gizon guztiei minutuak eman zizkien eta baita Unamunok ere.Joko aldetik ez zen ezer berezirik gertatu. Juan eta Gorka bilbotarrek minutu batzuez gozatzeko aukera izan zuten eta Juanek saskiratze eder bat lortu zuen. Kanariarrek atseden eman zien jokalari garrantzitsuenei. Azkenean Antón Santana eta Jon Garciak lorturiko hirukoek 88-57koa jarri zuten. Kanariarrak nagusi.

ESTATISTIKA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak