Euskal Kopako asteburua izan dugu. Santurtzik atseden asteburua zuen EBAko kopari dagokionez eta talde bizkaitarren artean HA Zornotza eta RETAbet Bilbao Basket izan dira protagonista nagusiak. Zornotzarrak urrezko LEBean dagoen Saenz Horeca Araberri zuten aurkari baina jendez lepo zegoen Larrean Amorebieta-Etxanokoek gauzak zal jarri zizkiez arabarrei. Luzapena behar izan zuten Araberrik 106-108 irabazteko. RETAbet Bilbao Basketek aurrera egin du Juaristi ISB taldeari 65-91 irabazita Azpeitian.
JUARISTI ISB 65 – RETABET BILBAO BASKET 91
Talde bizkaitarrak Euskal Kopako bigarren faserako sailkapen zuzena lortu du Juaristi ISB taldeari irabazita. Apustuak bizkaitarren aldekoak ziren baina kantxan erakutsi beharra zegoen. Javi Salgado maisu lanetan ibili zen eta taldearen asmatze handiari esker 8. Minuturako alde handiekin zeuden, 13-25. Hirukoen festak ez zuen atsedenik izan bigarren laurdenean eta ondorioz gipuzkoarrek ezer gutxi egiteko aukera izan zuten.
HA ZORNOTZA 106 – SAÉNZ HORECA ARABERRI 108
Partidu bikaina izan zen intentsitatea eta bizitako giroari dagokionez. Larrean saskibaloi bikainaz gozatzeko aukera izan zuten igandean hurbildutako jarraitzaileek. Araberriko Robinson jokalariak hasieratik erakutsi zuen bere joko ona baina Mazaira zornotzarrak jaurtiketa onekin erantzun zuen. Estalayok ere bera maila erakutsi zuen. Atsedenaldian 55-50. Eraginkortasun maila bikaina zen talde bietan. Bazirudien Zornotzak partidua apurtuko zuela, 10 puntuko aldea lortu baitzuen baina Araberrik hirukoei esker aldea murriztu zuen. Amaierara oso berdinduta iritsi ziren eta Nimley-k Zornotzari garaipena emango liokeen jaurtiketa huts egin zuen.95-95 arauzko denboran. Luzapenean Mikel Garitaonandiareken aukera izan zuten irabazteko. 6 segundo eta erdiren faltan 106nako berdinketa zegoen eta Zornotzak zuen jabetza. Hutsartearen ondoren, Nimleyk baloia galdu zuen eta Kambak kantxa gurutzatu zuen mate bati esker Euskal Kopako Azken faserako sailkapena lortzeko.