RETAbet salbaziotik gertu, GDKO Igoera Fasean eta HA Zornotza lidertzan

RETAbet salbaziotik gertu, GDKO Igoera Fasean eta HA Zornotza lidertzan

(FOTO: ACB Photo/A. Arrizabalaga ) Albiste ugariak eta onak eman dizkigu asteburuak. RETAbet taldeak berebiziko partidua zeukan Betis taldearen aurka eta jaitsierako postuetatik aldendu da. GDKO taldeak  zita garrantzitsua zuen, baina jokatzen hasi baino lehenago bere sailkapena ziurtatua zuen Emakumezkoen Ligarako Igoera Faserako. Larrean beste zita garrantzitsu bat eman zen EBAko bi talde indartsuenen artean eta Zornotza geratu zen lidertzan.

RETABET BILBAO BASKET 93 –  BETIS ENERGÍA PLUS 79

Irabazi beharra zegoen eta irabazi egin zuten. Maila mantentzea hurbilago dute beltzezko gizonek aurkari zuzen bati irabazi eta basketaveragea alde lortu ondoren. Bilbotarrena izan zen iniziatiba uneoro, 7.minuturako 20-9 aurretik. Aurretik izan ziren uneoro baina lasaitasuna azken laurdenean etorri zen Mumbruren eskutik. Goraino bete zen Bilbao Arena.

LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 62 – CAMPUS PROMETE 70

Lointek Gernika Bizkaiak galdu egin zuen Prometeren aurka. Joanekoan gertatu bezala, asteburu honetan ere ezin izan zuten irabazi bizkaitarrek. Errioxakoek oraindik esperantza dute maila mantentzeko. Mario Lopezenak ondo hasi ziren baina Promete erreboteak kontrolatzen hasi zen eta hirukoak lortzen. Maila on horri eutsi zioten bukaera arte.

GDKO IBAIZABAL 59 – PATATAS HIJOLUSA 58

GDKO Ibaizabal taldeak bazekien Emakumezkoen Ligarako Igoera fasean izango zela Patatas Hijolusaren aurkako partidua hasi aurretik,Barcaren porrotaren ondorioz. Biana lidertza zegoen jokoan eta Josema Alcantarenek ez zuten hutsik egin. Hasieran galtzen hasi baziren ere 12-16 (10.min), España,Ferris eta Agirregoikoari esker markagailua irauli zuten, eta atsedenaldira 35-26 iritsi ziren. Hirugarren laurdenean berdintasuna izan zen berriz ere protagonista eta amaieran GDKO-k asko sufritu zuen.

HA ZORNOTZA 79 – ESTELA 76

Ikusmin handia zegoen partidu honetarako eta horren isla dira harmailak lepo egotea. Rafa Pueyo entrenatzaile bizkaitarra zen Estelakoen burua Joseba Iglesias eta Jon Peña jokalariekin batera. Santurtzi eta Bilbao Basket taldeetan aritutako Hampl antolatzailea  ere bertan zen. Lider bezala etorri ziren eta hori mantentzea izan zuten helburu kantabriarrek. Rafa Pueyorenek nagusi izaten jarraitu zuten eta 14.minutuan 16-30 islatzen zuen markagailuak. Momentu horretan Zornotzak ez zuen joko argirik erakusten Momentu horretan Estelak bere nagusitasuna albo batera utzi zuen eta etxekoen unea etorri zen, Westbrook eta Ander Garciarekin. Atsedenaldira 30-36.

Atsedenalditik bueltan berdintasuna izan zen nagusi. HA Zornotzaren momentu honetan orduan etorri ziren eta 8 minuturen faltan 59-55. Bost puntu jarraian 70-63 aurretik jartzea ahalbidetu zuten. Estelak ez zuen amore ematen eta Jansenen bi hirukok 70-71koa ezarri zuten 2 minuturen faltan. Pack-ek 7 puntu eta hiruko erabakigarri bat sartu zituen 6 segundoren faltan eta Estelari lidertza kendu zion. Hori bai, basketavergaea santanderrekoen aldekoa da.

 

CBT GIMNÁSTICA 57 – SANTURTZI 80

Emozio gutxi izan zen Santurtzi eta CBT Gimnastica azken sailkatuaren arteko partiduan. Lehen laurdena nahiko lasaia izan zen, alde bietatik saskiratzeak etorri zirelarik. Bigarren laurdenean 14-28 moreen alde. Santurtziarrek nagusi jarraitu zuten atsedenalditik aurrera Mikel Sainz de la Mazaren 22 puntu eta 9 erreboterekin.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak