Asteburu honetan FEB txapelketetan gure taldeen artean arreta jartzen zuen norgehiagoka Santurtziren eta Tabirako Baqueren arteko EBAko derbia izan zen; 46-56 durangarren alde. Berri onak LF2an: Bizkaiko taldeek dobletea egin zuten, HGB Ausarta Barakaldok MagecTias garaitu zuen argi eta garbi (59-39) eta GDKO Ibaizabal ere Rosaliaren gainetik pasa zen (61-38). Galtzaileak Lointek Gernika (59-47) eta Zornotza (81-73) izan ziren. RETAbet Bilbao Basketek Real Madrilen aurkako partida atzeratu zuen, Covid-19an Real Madrileko jokalari batek positibo eman zuelako.
Tabirako Baquék ezustekoa eman du Santurtzin eta LF2an
Partekatu berri hau
Lotutako albisteak
Sare Sozialak