Unamuno SK taldeak urdinez tindatu du La Casilla

Unamuno SK taldeak urdinez tindatu du La Casilla

2017-18 denboraldia martxan da eta Unamuno SK taldea prest dago ilusioz beteriko saskibaloi denboraldi berri baterako. Talde urdinek hasten jarraitu nahi du eta denboraldi honetan 22 talde aurkeztuko ditu, horietatik erdiak emakumezkoenak. Gizonezko eta Emakumezko seniorrek bina talde izango dute Nazionaleko Lehen mailan, bi talde Euskal Ligan- gizonezkoen junior eta kadete maila-, 5 talde maila berezietan eta 8 talde haur mailan.

Talde hauek zuzentzen 22 entrenatzaile izango dira, guztiak esperientzia eta prestaketa handiarekin; horietariko 10 II eta III mailako erdi-goi titulatuak dira eta JFKZ-n lizentziatuak diren  zenbait prestatzaile fisikoa.

Aurkezpena La Casilla pabilioian burutu zen Irailaren 16an. Goizez kadete eta junior mailetako Euskal Ligako taldeen lehendabiziko jardunaldiaz gozatzeko aukera izan genuen. Aurkezpen ekitaldian izan ziren Koldo mendia eta German Monge, Bizkaiko eta Euskadiko Saskibaloi Federazioen presidenteak urrenez urren. Arratsaldez nazional mailako senior taldeek aurre-denboraldiko lehendabiziko lagunarteko partidua jokatu zuten. Partiduz beteriko eguna Bilboko saskibaloiaren agertoki klasikoenean.

Kluba oso harro agertu zen “familiek beraien semeak kirol ekintza hau burutzeko Unamuno SK taldearengan duen konfiantzagatik,elkarrekin zaletasun bat partekatzen dugu”.

Denboraldi honetan ondorengo jokalekuak izango ditugu: Bilbao Kirolak Las Casilla-Zorrotza, Indautxu Eskola, Ibarrekolanda Institutua eta Unamuno Institutua.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak