Ostegun honetan eman zaio hasiera “Zaindu Zure Gorputza, Zaindu Zure Burua” elkartasun kanpainari Errekaldeberri auzoan Bilboko Caritasek duen Elurra egoitzan. Hasiera honetan Elurra, Ekin eta Hargindegi egoitzetako hainbat emakumezko etorri dira. Parte-hartzaileak pozik agertu dira Maiatz bukaera arte iraungo duen kurtso honetan parte hartzeagatik.
Gizarte-bazterketa pairatzeko arriskuan dauden emakume hauek ezagupenak jasotzen eta motibazio fase batekin hasi dira. Lehendabiziko hitzaldia Montse Perez doktoreak eskaini zien “ elikadura ohitura egokiak” izenburupean. Kurtso honek ezagupen asko emango die eta saskibaloiak ematen dituen balore onak jasoko dituzte.
Kirol praktikak bi multzotan banaturik egingo dituzte. Praktika hauek La Casilla pabilioian eta Txurdinagako Kiroldegian burutuko dira eta haurtzaindegi zerbitzua izango dute.