Euskadik maila handia eman du Errusiaren aurka (51-69)

Euskadik maila handia eman du Errusiaren aurka (51-69)

[box] Mario Lopezek entrenatzen duen selekzioak ezin izan du selekzio errusiar indartsuaren aurka. Hala eta guztiz ere, euskaldunek irudi ona eman dute, eta zaleen aurrean lan ona egin dute partidaren zati handian. [/box]

(Argazkiak: Dani Álvarez / FViB)

Izaskun Garcia -13 puntu eta 18 puntuko balorazioarekin – izan da euskaldunen aldetik onena, eta bihar 12:00etan Espainiaren aurka jokatuko dute Txapelketako Bederatzigarren edizioko bigarren postuarengatik lehian.

Emakumezkoen Euskal Selekzioak ezin izan du errusiar selekzioarekin, eta hauek bigarren garaipena lortu, eta Txapelketa irabaztea lortu dute. Bihar hirugarren jardunaldia jokatuko da, eta bertan Mario Lopezen neskek Espainiako selekzioaren aurka jokatuko dute. Emaitzaz gaiz, euskaldunek irudi ona eman dute U20ko Munduko Txapelketa irabazteko hautagai den taldeak.

Lasesarren jokatutako bigarren jardunaldia erritmo altuarekin hasi da, eta horribesker euskaldunak ongi hasi dute partida. Errusiarren partetik, Musina izan da jokalaririk arriskutsuena, bai kanpotik zein barrutik min handia egin du. Euskaldunen aldetik, Izaskun Ruiz izan da erasoan taldea gidatu duena.

Errusiarrek, ordea, defentsako maila handitu eta euskaldunei pase lerroak zaildu dizkie, baina kanpoko jaurtiketetan ongi aritu dira. Euskaldunek ez dute amore eman, eta aldeak murriztu dituzte, 13-19ko emaitza ezarriz lehen hamar minutuen ondoren.

Euskadik erasoan jarraitu arren, errusiarren alturaren aurka ezer gutxi egin ahal izan dute. Berriz ere Izaskun Garcia izan da erasoan onena, eta atsedenaldirako bederatzi puntu lortu ditu. Kanpotarren aldetik, bigarren laurdenean kanpoko jaurtiketetan fin aritu dira (13/20 bikoetan eta 4/8 hirukoetan) eta nahiz eta bigarren taldearekin aritu, hiru falta zituen Vadeevak, taldeko izarrak, lehen erakustaldiak eman ditu.

Kanpoko jaurtiketetako portzentaiez gain, euskaldunek ongi eutsi die markagailuan, eta atsedenaldira hamar puntuz behetik heldu dira (29-39). Emaitzaz haratago, Mario Lopezen neskek erakutsitako irudia izan da batez ere baikorra.

Bigarren zatian, Izaskun Garciak jarraitu du taldeko onena izaten, eta Yaiza Lazaroren saskiratzearekin 37-41era hurbildu badira ere, berriz ere Musinak min handia egin du, eta 8-0eko partziala lortzea lortu dute. Gainera Vadeevaren lanarekin ere errusiarrek markagailuan ihes egiteko baliatu dute. Izan ere, taldeko izarrak bere zenbakiak hobetu ditu, eta 12 puntu eta 6 errebote lortu ditu, Kovaleven neskek berriz ere markagailuan hamar puntuz goitik egoteko (42-55).

Alde handiak ego narren, euskaldunek ez dute amore eman, eta soilik portzentai kaskarra izateak galerazi die Mario Lopezen neskei garaipenaren lehian egotea. Horrela, garaipen honekin, Errusiak lortu du Barakaldo Hiria Saskibaloi Txapelketa Internazionaleko garaipena

Bihar, igandean beste partida bate gongo da Espainia eta Euskadiren artean goizeko 12etan. Bertan garaipen batek Txapelketa modu hobeagoan amaitzea ahalbideratuko du.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak