Emakumezko Juniorren Azken Fasea izan zen ospatzen azkena kronologikoki. Leioako Askartza Ikastetxeak jaso zituen finalerdiak eta etxekoak azkar batean kanporatu zuen Padura. Lehen laurdenean 19-2, etxekoek intentsitate handia erakutsi zuten eta partidua 62-39 bukatu zen. Beste partidua berdinduagoa izatea aurreikusten zen baina Zornotza ondo moldatu zen La Salleren aurka 61-40. Azken laurdenean talde biek zalantza asko erakutsi zituzten baina Askartzak Ibarrondo arrebei esker garaipena eskuratu zuten 55-49.