Ostiral honetan hasi eta larunbatera arte Bizkaiko titulua jokoan izango da Gernika-Lumoko Maloste Kiroldegian. Etxekoak faborito nagusiak dira baina gauzak ez dituzte erraz izango. Unamuno Berezitik sartu da denboraldi handi bategin ostean eta Tabirako eta La Salle edozertarako gai dira. Beraien teknikoekin hitz egin dugu taldeak nola datozen jakiteko.
JOSEMA ALCÁNTARA (Gernika KESB)
1.4 talde parte-hartzaileetatik nor uste duzu dela faboritoa eta zergatik?
Era honetako ekitaldietan oso zaila da faborito bat aipatzea. Egia da sailkapenean hobeto ibili dena Gernika izan dela eta gainera etxean jokatzen duela, horrek faborito puntu bat ematen dio. Edozein aurkari baino gehiago zarela pentsatzea akats bat da,abantailak kantxan demostratu behar dira, Gernikak lana gogor egiten badu , orduan bai, faboritoa izan daiteke.
2. Zeintzuk izan dira zure taldearen indar-guneak denboraldi honetan?
Ezbairik gabe taldearen batasuna eta diziplina, jokoa irakurtzeko maila altu batekin.
3. Zer edo nor izan daiteke Azken Fase honetan oreka apur dezakeen elementua?
Malosten jokatzea ona da guretzat, kalitatedun jokalariak izatea ere ona da, baina taldea mentalki eta fisikoki ondo iristea ezinbestekoa da niretzat.
4. Zer eskatuko diozu taldeari?
Hiru gauza: Lana gogor egitea, konpromisoa eta ondo pasatzea.
JOSU EZQUERRA (La Salle)
1.4 talde parte-hartzaileetatik nor uste duzu dela faboritoa eta zergatik?
Talde faborito bat badago hori Gernika da. Denboraldi osoan gainontzeko taldeek baino maila altuagoa duela erakusten du eta Espainiako Txapelketatik kanpo geratu eta gero etxeko lehiaketa irabazi nahiko dute.
2. Zeintzuk izan dira zure taldearen indar-guneak denboraldi honetan?
Denboraldi honetan zerbaitegatik nabarmendu bagara, lehiatzen jakin dugulako izan da. Pare bat salbuespen kenduta, partida guztietan lehiatu dugu, defentsa eta talde lan bikaina erakutsiz.
3. Zer edo nor izan daiteke Azken Fase honetan oreka apur dezakeen elementua?
Gernika da faborito argia,Tabira ahaztu gabe. Lauko final hau talde ezberdinen ibilbideak markaturik dator, aipatzekoa Unamunoren kasua, izan ere bilbotarrek bigarren fase bikain bate gin ostean, Euskal Ligako taldea den Loiola kanporatu dute. Tabirakok ere Mungia kanporatu zuen.
4. Zer eskatuko diozu taldeari?
Taldeari lehiaketaz goza dezala eskatzen diot, dena eman dezatela,galtzea edo irabaztea ez zait axola. Partidua bukatzerakoan dena eman dutela ikusi nahi dut. Denboraldi luzea izan da, gorabeherak izan ditugu eta orain disfrutatzeko momentua da.
.
XABIER MIKEL MARTIN (Unamuno)
1.4 talde parte-hartzaileetatik nor uste duzu dela faboritoa eta zergatik?
Nire ustez Gernika eta Tabirako dira hautagai nagusiak baina faboritoenak Gernikarrak dira egindako denboraldiagatik eta Estatuko txapelketara sailkatzetik hurbil egon izanagatik.
2. Zeintzuk izan dira zure taldearen indar-guneak denboraldi honetan?
Gure aurkarientzako talde deserosoa izatea bilatzen dugu, 40 minutuetan lan eginaraztea egiten diegu. Horri esker, denboraldiko partidu guztiak lehiatu ditugu.
3. Zer edo nor izan daiteke Azken Fase honetan oreka apur dezakeen elementua?
Azken Faseko formatu honetan oso zaila da elementu bat aipatzea, izan ere denek denon aurka jokatzen dugu. Bere jokoaz nagusitzen den taldea eta huts egite gutxien egiten dituena izango da hautagai nagusia.
4. Zer eskatuko diozu taldeari?
Garrantzitsuena disfrutatzea da. Lauko final hau jokatzea egindako lanaren ondorioa da, sari bat. Hortik aurrera betiko planteamenduarekin jarraituko dugu, gure saskibaloia egingo dugu eta azken segundora arte dena emango dugu. Ikusiko dugu noraino iristeko gai garen.