Asteburu bizia dugu aurretik. Iganderako Bizkaiko txapeldun guztiak erabakita izango dira. Hona hemen laburpen txiki bat.
EMAKUMEZKO SENIORRAK-LEHEN MAILA (Mungia)
Maila honetako lehiaketan berdintasuna izan da protagonista. Mungiak lehendabiziko postuan bukatu du, hurrengo hiru sailkatuei garaipen bateko aldea ateraz. Hiru talde horiek, Begoñazpi, Informatica Sopelana Ugeraga Saski eta Deustuko Unibertsitatea Loiola dira. Compass Erandio Altzaga kanpoan geratu da. Faborito bat aipatzea lan zaila da, izan ere denak dira gai denei irabazteko.
1.JARDUNALDIA 2017/05/13 (larunbata)
16:00 etan: MUNGIA – UNIVERSIDAD DEUSTO LOIOLA
18:00 etan: BEGOÑAZPI – INFORMATIVA SOPELANA UGERAGA SASKI
2.JARDUNALDIA: 2017/05/14(igandea)
12:45 etan: FINALA
GIZONEZKO SENIOR MAILA BEREZIA (Leioa)
Azken fase honetara sailkatu diren taldeak gainontzekoek baino maila handiagoa erakutsi dute. Talde hauetariko askok Bigarren nazional mailan esperientzia dute eta maila honetan beraien ahalmena erakutsi dute. Lehen postuan bukatu du Escolapiosek. Talde Bilbotarrak erregulartasuna erakutsi du denboraldi osoan eta jokalari bikainez osotuta dagoela erakutsi du. Leioa Berri izan da bigarrena, talde honek mailako eraso onena duela erakutsi du eta bere presentzia ohikoa bihurtu da azken fase hauetan. Lo Sfizio Napoletano Barrena Berrik mailaz igo nahi duela erakutsi du eta La Sallek defentsa onena duela erakutsi du. Ezin da jakin zer gertatuko den.
1.JARDUNALDIA
2017/05/12 (ostirala)
20:30 etan: LEIOA BERRI- LO SFIZIO NAPOLETANO BARRENA BERRI
2017/05/13 (larunbata)
16:00 etan: ESCOLAPIOS – LA SALLE
2.JARDUNALDIA 20170/05/ 14/(igandea)
19:00 etan: FINALA
GIZONEZKO SENIORRAK LEHEN MAILA (Zamudio)
Lehen mailan Zamudiok sendotasun handia erakutsi du 26 jardunaldi hauetan. Saskibaloi erasokorraren aldeko apustua egiten du eta gainera etxean jokatzen du, titulua lortzeko faborito nagusia da. Finalerdietan Marrazoak taldea izango du aurrean. Talde honek baino ez du lortu ligako partidu bietan Zamudio gailentzea . Ligan Zamudiori irabazte lortu duen beste taldea Paules da, finalerdia Anbotopekoren aurka Ligan zehar.
1.JARDUNALDIA: 2017/05/13 (larunbata)
16:30 etan: S.D.ZAMUDIO 1 – MARRAZOAK 1
18:15 etan: PAULES ASTRABUDUA KOLOR 1 – ANBOTOPEKO 1
2.JARDUNALDIA: 2017/05/14 (igandea)
12:00 etan: FINALA
SENIOR MAILAKO GIZONEZKOEN BIGARREN MAILA BEREZIA (Leioa)
Seniorren bigarren maila berezian emozioa ziurtatua dago, izan ere maila bertsuko 4 talde izango ditugu. Denboraldi honetan Basauri Ikastetxea izan da talde aipagarriena. Erasoan nabarmentzen den taldea da eta faborito nagusiak dira. Gainontzeko hiru finalistetatik Galdakao SBT Basaurikoei irabazteko gai dela erakutsi zuten ligan. Beste finalerdian bakoitzak garaipen bakarra lortu du eta partida bietan oso markagailu estua izan zen.
1.JARDUNALDIA 2017/05/13 (larunbata)
18:00 etan: LEIOA 80`S SBT 2 ESP – TOCORORO INDAR-SASKI 2 ESP
20:00 etan: COLEGIO BASAURI 2 ESP – GALDAKAO S.B.T. 2 ESP
2.JARDUNALDIA 2017/05/14 (igandea)
17:00 etan: FINALA
GIZONEZKO JUNIORRAK (Berrio Otxoa)
Bilbao Unamuno izan da denboraldi honetako Euskal Ligako talde bizkaitarrik onena eta estatuko hamaseigarren talde onena izan da. GetxoSaski eta Tabirako Baquék ez diote erraz jarriko. Durangarrak jokalari garrantzitsu asko berreskuratu dituzte eta Berrio Otxoa Azken Faserako sailkatu da, maila berezian ibilbide on bate gin ondoren.
1.JARDUNALDIA 2017/05/12(ostirala)
18:30 etan: TOURNE BERRIO OTXOA – BILBAO UNAMUNO
20:30 etan: ZIORKONTROL GETXOSASKI – TABIRAKO BAQUÉ
2.JARDUNALDIA: 2017/05/13(larunbata)
16:30 etan: TOURNE BERRIO OTXOA – TABIRAKO BAQUÉ
18:30 etan: BILBAO UNAMUNO – ZIORKONTROL GETXOSASKI
3.JARDUNALDIA: 2017/05/14 (igandea)
10:30 etan: ZIORKONTROL GETXOSASKI – TOURNE BERRIO OTXOA
12:30 etan: – TABIRAKO BAQUÉ – BILBAO UNAMUNO
EMAKUMEZKO KADETEAK (Paules)
Gernika KESB da faboritoena Euskal Ligako talde bizkaitar onena eta Espainiako Txapelketarako sailkatu ondoren.Behetik gora doan Loiola, La Salle Bilbao lehiakorra eta sorpresa izan nahi duen Tabirako Baqué izango ditu aurrean.
1.JARDUNALDIA 2017/05/12 (ostirala)
18:15 etan: LOIOLA IND. 02 – GERNIKA KESB
20:15 etan: TABIRAKO BAQUÉ – LA SALLE BILBAO
2.JARDUNALDIA 2017/05/13 (larunbata)
16:00 etan: GERNIKA KESB – TABIRAKO BAQUÉ
19:00 etan: LOIOLA INDAUTXU 02 – LA SALLE BILBAO
3.JARDUNALDIA 2017/05/14 14 (igandea)
17:00 etan: TABIRAKO BAQUÉ – LOIOLA IND. 02
19:00 etan: LA SALLE BILBAO – GERNIKA KESB
GIZONEZKO KADETEAK (Loiola Indautxu)
Klub bere bi talde daude lau onenen artean. Loiola Indautxu 2001 taldea da faboritoena, Euskal Ligan izandako nagusitasunagatik eta egungo Euskadiko Txapelduna izategatik. Dolu polita dauka Bilbao Unamunorekin. Adi egon behar da La Sallerekin, izan ere erritmoa hartu du Euskal Ligan. Loiola Indautxu ere bikain dabil azken esprint honetan.
1.JARDUNALDIA 2017/05/12 (ostirala)
18:00 etan: LOIOLA IND. 02 – LOIOLA INDAUTXU 01
20:00 etan: LA SALLE BILBAO – BILBAO UNAMUNO
2.JARDUNALDIA 2017/05/13 (larunbata)
12:45 etan: LOIOLA IND. 02 – BILBAO UNAMUNO
16:00 etan: LOIOLA INDAUTXU 01 – LA SALLE BILBAO
3.JARDUNALDIA: 2017/05/04 (igandea)
16:00 etan: LA SALLE BILBAO – LOIOLA IND. 02
18:00 etan: BILBAO UNAMUNO – LOIOLA INDAUTXU 01