Saskibaloi federatuan lehiatzen ari diren talde guztiek gorriz markatu beharreko data batzuk dituzte, izan ere epe horiek gestioak eta izen emateak egiteko kontuan izan beharko dituzte. Jokalarien altak, Kopako lehiaketetan izen emateak edota Fase Finaletako egoitzak.
KONTUAN IZAN BEHARREKO DATAK
- Maila edo jatorria edozein delarik ere, jokalariak altan emateko azken eguna 2017/02/28 izango da.
- Bizkaiko Saskibaloi Federazioak KOPA lehiaketa hauek antolatzen ditu 2016/2017 denboraldian:
MAILAK | TALDE KOPURUA | IZEN EMATE EPEA | ||
JUNIOR GIZ | GUZTIAK | Izen emate librea | 2017/03/01etik 27ra 2017/03/01etik 27ra | |
KADETE GIZ. | GUZTIAK | Izen emate librea | 2017/03/01etik 27ra | |
JUNIOREMAK . | GUZTIAK | Izen emate librea | 2017/03/01etik 27ra
2017/03/01etik 27ra |
|
KADETEEMAK | GUZTIAK | Izen emate librea |
- Bizkaiko liga federatuen Fase Finalak antolatzea interesa duten klubak.
Fase finalen bat antolatzeko eskaera idatziz egingo da Presidenteak sinaturik egongo da, Federazio honetako idazkaritzara bidaliko delarik, secretaria@bizkaiabasket.com. Gutun horretan Lehiaketa Oinarrietan ageri diren betekizun guztiak betetzeko adostasuna eta konpromisoa sartu beharko da esplizituki. Aurkezpena egiteko azken eguna 2017/03/30a izango da.