AZKEN FASEA-EMAKUMEZKO JUNIORRAK: Gernika KESB Tabirako baino gehiago izan da finalean

AZKEN FASEA-EMAKUMEZKO JUNIORRAK: Gernika KESB Tabirako baino gehiago izan da finalean

Tabirako Baqué eta Gernika KESB taldeek elkarren aurka jokatzen zuten txapelduna nor zen erabakitzeko eta txapela Gernikarrentzat izan zen 48-88 irabazi eta gero. Hirugarren postuaren bila partidu zuzena izan zen non La Salle 66-59 nagusitu zen.

TABIRAKO 48 – GERNIKA KESB 88

Titulua jokoan zegoen eta borroka Eder bat espero zen baina emozioAk oso gutxi iraun zuen markagailuan. Gernikarrak gehiago izan ziren hasieratik, Olaetaren hirukoei esker lehen laurdena 11-24 bukatu zeN.  Durangarrak etxeko taldea eta Juniorretan azken partidua zuen Olaeta geratu ezinik zebilen. Bigarren laurden honetan 3-24ko partziala eman zen. Tabirakok beste talde bat zirudien eta berandu zen 21-49koari buelta emateko.

Hirugarren partzialean hobekuntza nabarmena erakutsi zuten Durangarrek baina partiduan sartzeko berandu zen. Gernikarrak oso gustura ibili ziren azken minutuetan.

ESTATISTIKA

LA SALLE 66 – UNAMUNO 59

Denboraldi bikaina egin du Unamunok bigarren faseko talde onena izan eta igoera lortzetik gertu izan eta gero. Denboraldian argi erakutsi du Euskal Ligako talde bati irabazteko gai dela, Loiolarekin zortziko Finalean egin bezala, eta Azken Fasean erakutsitako maila onarekin.Pena da garaipena ezin lortu izana baina La Sallek ondo jokatu zuen.

Deustukoak bikain hasi ziren Vallejo, Bernabe eta Leguinaren hirukoei esker,10-4. Unamunok erasotzeko arazoak zituen eta soilik Mugicak lortzen zuen saskira hurbiltzea Lehen laurdena 22-10 bukatu zen. Bigaren laurdena orekatuagoa izan zen, talde biek partiduko erritmoa ezarri ezinik ibili zirelarik.

Atsedenaldiaren ondoren Unamuno atzean sendoago ibili zen eta erasoan asmatuz ibili zen. 3 minututan 0-12ko partziala lortu zuten markagailuan 39-40 aurretik jarriz. Azken minutuetan ikusleek asko gozatu zuten talde bien saskiratze eta jokaldiekin, baina La Sallek gehiago asmatu zuen eta Unamunok Leguina geratzeko arazoak izan zituen. Azkenean 66-59 Deustukoen alde. Garaipen honekin txapelketa hirugarren bukatu dute La Sallekoek.

ESTATISTIKA

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak