Pasa den asteburuan Kandelazubietan 4 talde onenek ospatutako Gizonezko Seniorren 2. mailako Azken Faseak saskibaloi une onak eta giro bikaina utzi zituen. Txapeldun bakarra egon zitekeen eta hori etxeko taldea izan zen, Leioa 80s. Leioarrek 82-56 irabazi zieten Basauri Ikastetxeari. Aurretik talde hauek, Indar Saski eta Galdakao kanporatu zituzten urrenez urren.