Eskola-kirolean zuzentzeko derrigorrezko prestakuntza

Eskola-kirolean zuzentzeko derrigorrezko prestakuntza

[box] 21/22 denboraldian, badirudi Bizkaiko Foru Aldundiak gutxieneko titulazio bat eskatuko duela eskola-kategorietan eta, jakina, eskola-saskibaloian taldeak zuzendu ahal izateko. Oinarrizko prestakuntza hori Bizkaiko Saskibaloi Federazioak ASFEDEBIrekin elkarlanean antolatzen duen Eskola Kiroleko monitore Laguntzailearen Ikastaroa eginez lor daiteke. [/box]

Honen bitartez, Eskola Kiroleko Monitore Laguntzaile Ikastaroaren 3.deialdiko informazioa bidaltzen dizuegu. Izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 5a arte eta ikastaroa gainditzen duten ikasleek, I mailako Bloke Komunaren diploma baliokidea jasoko dute.

Eskola-kirolean teknikari-lanak egin ahal izateko adierazitako ikastaro ofiziala. 60 orduko urrutiko prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, portaeraren oinarriei, kirolari eta desgaitasunari eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.

  • JARDUERA MOTA: Kurtsoa
  • KIROLAREN ALORRA: Kirol teknikarien prestakuntza
  • HARTZAILEAK: Prestakuntzarik gabeko eskola-kiroleko teknikariak. Kiroleko prestakuntza profesionala hasteko interesa duten pertsonak.
  • SARBIDE FROGRAREN EGUNA ETA ORDUA: maiatzak 7, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. (ikus eranskina) Miribillako Kirol Etxea – Bilbo Martin Barua Pikaza kalea, 27 behea. Matrikulatzeko momentuan adieraziko zaizue ordu zehatza.
  • ONLINE IKASTAROAREN HASIERA: Maitzak 11. Ikasleak mezu elektroniko bat jasoko du ikasturtearen hasieran, plataformara sartzeko.
  • AURREZ-AURREKO AZTERKETA: Ekainak 11, arratsaldez.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz (gazteleraz egiteko aukera 45 urte eta urtetik gorako pertsonentzat, izena emateko momentuan).
  • IZEN-EMATEAK:  Apirilaren 19tik Maiatzaren 5era (biak barne). monitoreak@asfedebi.eus helbidera bidali beharko da aurkeztu beharreko dokumentazio guztia.
  • OHARRA: QR koderik ez duen  DBH gainditu izanaren ziurtagiria edo baliokidea dutenen kasuan, dokumentu konpultsatua aurrez aurre aurkeztu beharko dute gure bulegoan.
  • HELBIDEA: CAED KIROL-TEKNIKRIEN ESKOLA ASFEDEBI KIIB (Martin Barua Picaza 27, behea, 48003 Bilbo (Bizkaia). Ordutegia, astelehenetik ostiralera 9etatik 14etara eta 16etatik 19etara.
    Izena emateko azken eguna: 2021/05/05.
  • TOKI KOPURUA: 350 pertsona (35 pertsona talde bakoitzean).
  • PREZIOA: 50€, Asfedebiren kontu zenbakian ordaindu beharko da: ES70-2095-0360-10-9117551621 (Kutxabank). Kontzeptuan izen abizenak jarri.

Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte harremanetan KITEB-eko arduradun Endika Madariagarekin. Atsegin handiz artatuko zaitue 94 403 78 00 telefonoan edo mail bidez monitoreak@asfedebi.eus helbidean.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak