Denboraldiko nabarmenei aitortza egitea da Bizkaiko Saskibaloiaren Galaren helburu nagusia, baina horretaz aparte ez daudenez gogoratzea eta egunero gure kirolaren alde lanean jarraitzen dutenei eskerrak ematea. Guzti hau izan genuen ostiralean Euskalduna Jauregian.
Superstiziosoentzat egokia ez den XIII. Bizkaiko Saskibaloiaren gala izan genuen ostiralean. Gauzak aldatzeko momentua zen, eta besteak beste garaikurrak aldatu genituen,diseinu berria izan zutelarik. Xabi Ajak Ernesto Diazen lekukoa hartu zuen galaren aurkezpenean. Hasiera laburraren ondoren, sarien emateari ekin zitzaion. CB Getxo denboraldiko kluba bezala aitortua izan zen eta harrobiko jokalariak diren Naiara Schmith, Emakumezko bigarren mailako Senior taldeko Kapitainak eta Markel Berrojalbiz, Gizonezko lehen mailako kapitainak jaso zuten trofeoa. Ostean denboraldiko jokalariaren (gizonezkoetan) saria jaso zuen Zornotzako Iker Salazarrek, historia egin duen taldeko erreferente bezala.Denboraldiko jokalaria (emakumezkoetan) Gernikako Aitana Vergara izan da, Bizkaiko eta Euskadiko txapeldun bilakatuz eta Euskal Selekzioaren Espainiako azpi-txapelduna izan delarik.
Ondoren, denboraldi honetan erretiratu den Fernando Fernández Salicioren txanda izan zen, hogei denboralditan epaile lanak egiten aritu ondoren. Entrenatzaile nabarmenena Mario López izan zen beste behin, Lointek Bizkaia Gernikarekin izandako urte arrakastatsuaren ondoren. Sari banaketari Tabirako Saskibaloi Taldea klasikoak eman zion amaiera, saria Ina Mendibe presidenteak jaso zuelarik.
Jarraian denboraldiko laburpena ikusi zen eta Bizkaiko Saskibaloi Federazioko presidentea den Koldo Mendiak, balantzea egin eta jasotako konfiantza eta babes guztia eskertu zituen.
Iñaki Olidenek musika ukitua eman zion gala honi. Akordeoilariak estilo ezberdinetako erritmodun piezak eskaini zituen.
Urrezko intsignia jarri beharra zegoen eta hau Euskal Federazioko Presidentea den Germán Mongerentzat izan zen, hamarkada bat baino gehiagoz Bizkaiko Saskibaloi Federazioaren buru izan delarik. Bideoan Txus Vidorreta, Joxean Figueroa, Isaac Amezaga edo Víctor García bezalako pertsona esanguratsuek hartu zuten parte eta saskibaloi munduan, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide eta lagun bezala egindako lanak errepasatzeko aukera izan genuen. Monge hunkitu egon zen eta sorpresa polita jaso zuen bere familiako hainbat kide harmailetan zeudela ikustean.
Bukatzeko saritu guztiekin argazki eta lunch bat burutu zen. 16/17 denboraldia bukatutzat eman zen.