(ARGAZKIA: cbibaizabal.com)
Albiste onak jaso ditugu gure taldeetatik estatuko lehiaketetan. Garaipen ezberdinak izan ditugu. RETAbet taldeak euskal derbia irabazi zuen, GDKO taldeak Siglo XXI taldeari gailendu zitzaion, HA Zornotzak asko sufritu zuen baina Grupo Ulaciari irabazteko gai izan zen eta Santurtzik meritu handiko garaipena lortu zuen Burgosen. Lointekek eta Bilbao BSR-k sentsazio onak utzi zituzten liderren aurka.
GIPUZKOA BASKET 87 – RETABET BILBAO BASKET 91
Talde bilbotarrak jarri zuen derbiko erritmoa, atsedenalditik gertu lehendabiziko break-arekin mehatxatuz (28-43). Beltzezko gizonek partidua kontrolatzen jarraitu zuten, baina dinamika hori Fisac-en kanporaketa eta gero aldatu egin zien. Bi segundoren faltan lotu zuen garaipena Bilbao Basketek, Todorovic-en bi jaurtiketa libreak gauzatu eta gero.
SPAR GIRONA 80 – LOINTEK GERNIKA BIZKAIA 70
Lointek Gernika Bizkaiak Spar citylif Girona liderrari bisitatu zion eta irabaztetik hurbil ibili ziren. Akzen unera arte Bizkaitarrak aukerekin izan ziren.
GDKO IBAIZABAL 70 – SIGLO XXI 46
GDKO Ibaizabalek argi utzi zuen beste behin etxean ez dutela aurkaririk. Siglo XXI taldeko jokalari gazteek 10 minutuz erritmoari eutsi zioten baina hortik aurrera Ibaizabaleko barneko jokalariak gehiago izan ziren. Atsedenaldira 12 puntuko aldearekin iritsi ziren. Azken laurdenean puskatu zen partidua.
HA ZORNOTZA 92 – GRUPO ULACIA 74
Zornotzak lana gogotik egin behar izan zuen Grupo Ulaciari irabazteko. Zarautz baja askorekin zen baina azken laurdenera arte gauzak zail jarri zizkioten. Gipuzkoarrak fisikoki asko sufritzen hasi ziren eta Zornotzarrak hortaz baliatu ziren.
GRUPO DE SANTIAGO AUTOMOCIÓN 58 – CB SANTURTZI SK 60
Garrantzia handia duen garaipena lortu zuten Santurtziarrek Igoera fasea jokatzeko hautagai sendo baten aurka etxetik kanpo. Etxekoak partidua kontrolpean zutela zirudien baina atsedenaldiaren ondoren Mikel Sianz de la Maza (26 puntu) bikain aritu zen eta garaipenaren lehian sartu ziren. Bigarren aukerak eta Mario Tobarri faltak kargatzea partidua irabazteko gakoetariko bat izan zen.
BIDAIDEAK BILBAO 74 – ANFIV VIGO 75
Bilbotarrek Ligako sailkapenaren buruan dagoen ANFIV galiziarra jaso zuten Txurdinagan. Partidu oso berdindua izan zen, luzapenean erabaki zelarik. Azkenean puntu bateko aldeagatik garaipenak ihes egin zuen, baina etxekoek partidu itzela jokatu zuten.