CB Gernikako Irune Orio jokalaria U14F selekzioarekin BAM Torneoa jokatzeko deitua izan da. Enkarterrietako jokalaria Valentzian izango da aipatu torneoan abuztuaren 16tik 19ra.
Espainiako Federazioak bi talde prestatu ditu, zuria eta gorria. Orotara 25 jokalari izango dira Fran Garia eta Cristina Canteroren agindupean. Egonaldia abuztuaren 12an abiatuko da eta lehiaketa abuztuaren 16ª. Bi talde espainiarrez gain, Portugal, Finlandia, Polonia eta Grezia arituko dira BAM torneoan. Gauzak horrela, Irune Oriok Espainiako Federazioko Gabinete Teknikoak jokalariei egin ohi dien jarraipen prozesuan jarraitzen du.