(ARGAZKIA: Miguel San Cristóbal)
Asteazken honetan ospatu da Gran Bilbao Hotelean Bizkaiko Kirol Prentsa Elkartearen gala. Bertan 2018ko kirolari aipagarrienei sariak eman zaizkie. Emakumezkoetan Lointek Gernika Bizkaia taldeko Itziar Ariztimuño saritu dute.
Aurreneko aldiz gizon eta emakumezkoen sariak bereizi ditu Bizkaiko Kirol Prentsa Elkarteak. Ariztimuñorentzat izan da bigarrena U20 mailan Europako txapeldun izan, Dia Ligan bere postua egonkortu eta estatu mailan ezustea eman ondoren.
Itziar Ariztimuñorekin batera izen handiak zeuden izendatuen artean: Arantza Moreno (atletismo), Jone Magdaleno (taekwondo) eta Naiomi Matthews (borroka). Azkenean saskibaloi jokalari bilbotarrentzat izan zen bere ahizpak jaso zuen garaikurra. Ariztimuño Lointek Gernika Bizkaiarekin Turkian aurkitzen da EuroCup-eko play-offetako itzulerako partidua jokatzeko Galatasarayren aurka.
Gizonezkoetan Omar Fraile santurtziarra izan zen garailea. Galan beste sari batzuk ere eman ziren: Bizkaia saria Alex Mumbrurentzat izan zen, Bilbao saria Zirotza Villa ultrafondoko txirrindulariarentzat, Ibilbidearena Igor Anton txirrindulari ohiarentzat, Gainditze saria Rakel Mateo triatletarentzat, Giza Baloreak eta dedikazioa Itsasoko Ama Arraun Elkarteko Jose Luis Gutierrez “Guti”renztat eta Balentria, Silvia Trigueros lasterkariarentzat. Alicia Tirado igerilariak eta Xabier Pereda karatekak promesa saria sasoko zuten.
Bukatzeko klub batzuek ere beraien aitortza jaso zuten, esaterako: Isuntza eta Urdaibai (arrauna), BM Santutxu (atletismoa), CV Sestao (boleibola), Bidaideak Bilbao BSR (saskibaloia), Cultural de Durango (futbola) eta Josaleta (belar hockey-a). 17 urtez azpiko munduko futbol txapeldun bilakatu diren Nerea Nevado, Paula Arana eta Naroa Uriartek ere jaso zuten omenaldia Sergi Vez Curling jokalariarekin batera.