BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Mini B-n Getxo eta Haur Maila B-n Larramendi garaile

BIZKAIKO ESKOLARTEKO JOKOAK: Mini B-n Getxo eta Haur Maila B-n Larramendi garaile

Pasa den asteburuan jokatu ziren Bizkaiko Eskolarteko Jokoak Nesken Minien B mailan eta Nesken Haurren B Mailan Getxoko Gobela kiroldegian. Irabazleak Getxo eta Larramendi izan ziren urrenez urren.

MINI FEMENINO: SANTURTZI 31 – GETXO 64

Garaipenaren bila irten ziren talde biak. Lehen bi minutuetan talde biek final bateko urduritasun normalarekin urten ziren baina moreak hobeto kudeatu zuten (7-5, lehen laurdenean). Bigarren laurdenean Calderonek bere taldea gidatu zuen eta +8ko errentak ezarri zituen. Hirugarren laurdenean ez ziren fin ibili jaurtiketa libreen lerrotik eta laugarren laurdenean Getxok erabakita utzi zuen partidua.

INFANTIL FEMENINO: SALLEKO 38 – LARRAMENDI IKASTOLA 58

Haur mailako finala oso irekita egon zen hirugarren laurdenera arte. Hasieratik ondo irten zen Salleko (18-10, 10.min). Larramendik bigarren partzialean aurrenekoan gertatutakoari buelta eman zion Garatxenarekin. Atsedenaldira 28-28. Hirugarren laurdenean eman zen inflexio puntu nagusia. Sestaokoak ez ziren gai izan Mungiarren eroaldiak geratzeko eta +16rainoko aldeak eman ziren. Salleko ez zen gai izan aldeak murrizteko eta Larramendira joan zen titulua.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak