JUNIOR KOPA: Bilbao Basket Fundazioak aurreneko kopa titulua lortu du Mutilen Junior mailan

JUNIOR KOPA: Bilbao Basket Fundazioak aurreneko kopa titulua lortu du Mutilen Junior mailan

(FOTO: Bilbao Basket) Mutilken Junior mailan ere Bizkaia Koparekin amaitu da denboraldia La Casillan. Bilbao Basket Fundazioan zen faborito argia eta pronostikoak bete zituen. Finalean Loiola Indautxu lehen zatian gehiago izan bazen ere, Bilbao Basket Fundazioak bigarren zatirako partidua kontrolpean izan zuen. 71-82 amaieran.

FINALERDIAK
BILBAO BASKET FUNDAZIOA 75 – 59 LEIOA SBT
Bilbao Basket ondo sartu zen partiduan, barneraketak egunez. 9-0eko partziala lortu zuen hasieran eta lehen laurdenerako 27-13 aurretik zen. Leioa kondo erantzun zuen, Vazquez-i esker. 39-26 atsedenaldian. Chavarri partiduan sartu zen eta Barandalla eta Rodriguezek ondo eusten zioten. Ondo kudeatu zuen partidua Bilbao Basketek eta finalerako txartela lortu zuen 75-59.

BILBAO UNAMUNO 62 – 68 LOIOLA INDAUTXU
Javi Diezenak nagusi izan ziren lehen hiru laurdenetan. Gorritxoek 6-10 puntuko aldeak lortu zituzten lehen 30 minutuetan. Unamuno ordea ez zegoen amore emateko prest eta 3 puntura hurbildu zen. Urdinak partiduan sartuta jarraitzen zuten eta defentsa hobeak egiten hasi ziren, markagailuan aurretik jartzea lortuz. Loiola Indautxu kondo erantzun zuten eta Unamunoren huts egiteez baliatu zen partidua irabazteko.

FINALA
LOIOLA INDAUTXU 71 – 82 FUNDACIÓN BILBAO BASKET
Hobeto sartu zen Loiola Indautxu partidura. Jon Ander Muga hasieratik bikain aritu zen, 9-0eko partzialarekin. Mikel Torrek jokoan hainbat gauza aldatu zituen eta Bilbao Basketek partiduan sartzea lortu zuen. MIB txikiek martxa ona hartu zuten eta 10 puntuko aldeak lortu zituzten. Atsedenaldia eta gero 20 puntura arteko aldeak lortu zituzten. Loiola saiatu arren Bilbao Basket Fundazioarentzat izan da Kopa 82-71.

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak