Igande honetan Madrilgo Saskibaloi Federazioko presidente Juan Martin Caño hil da. Mende laurdena betetzetik hurbil egon da Madrilgo federazioan eta Espainiako Federazioko presidenteorde ere izan da. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak bere doluminak eman nahi dizkie bere familia eta lagunei eta baita Madrilgo saskibaloi familia osoari.