Hemen da denboraldi honetako Eskola Laguntzaileen bosgarren Saioa. Zita berria Amorebieta-Etxanon izango da otsailaren 27an Zelaieta Gunean, 19:30etatik 21:30etara. Gogoratu Eskola Laguntzailea bazara gutxienez jardunaldi batera aurkeztu behar zarela.
Eskola Laguntzaile bakoitzak formakuntza jardunaldi batera agertu beharko du. Jardunaldiak ondo antolatzeko baieztatuta ditugun hurrengo egoitzak adierazten dizkizuegu. Saioak hilabete bukaeran izango dira:
- Martxoa, Leioa inguruan Gaztelaniaz.
- Apirila, Bilboko Kirol Etxean Gaztelaniaz (aktak nola egin adieraziko dira).
Bizkaiko Txirrindularitza Federaziotik eskerrak eman nahi dizkiogu jardunaldi hauetan laguntzen diguten klub eta instituzio guztiei. Hurrengo jardunaldi honegatik bereziki eskertu nahi diogu Amorebieta Etxanoko Udalari eta Zornotza ST taldeari.