Kontuak onartu dira Batzar Ekonomikoan

Kontuak onartu dira Batzar Ekonomikoan

Ostegun honetan ospatu da Bizkaiko Saskibaloi Federazioko Ohiko Batzar Orokorra, bertan arlo ekonomikoa jorratu delarik nagusiki.  Bertan 2017ko kontuak aho batez onartu ziren eta 2018ko aurrekontuak onartu ziren.

Bizkaiko Federazioko batzarkide guztiak deituta zeuden Ohiko Batzar Orokorra Miribillako Kirol Etxean ospatu zen. Bertan aurreko akta onartu zen eta Lehiaketa Batzordeko kide berrien izendapena berretsi zen. Irailean aurreko Batzordearen bajaren ondoren estatutuetako 58 artikuluaren 1 eta 2. atalak jarraituz, Batzarrak izendatutakoak berretsi beharra zituen.

2017 Ekitaldiko Balantza eta Emaitzen Kontuak aztertu eta onartu ziren. Bizkaiko Federazioko kontuak saneatuak zirela erakutsi ziren eta 2018ko aurrekontua onartu zen. Dena aho batez.

 

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak