FEB-ek aste santuan burutuko dituen egonaldien deialdiak argitaratu ditu eta bertan da Loiola Indautxuko Leyre Vindell jokalaria. Aurreko deialdietan ere bertan izan zen eta Kadete mailako Euskal Ligako jokalari onenetarikoa izaten ari da.
Jose Igancio Hernandez koordinatzailea eta Isaac Fernandez entrenatzailea dira U16 F selekzioko arduradunak Le Poinconnet-eko Torneoan eta Kroazia, Serbia eta Frantzia izango dituzte aurkari. Egonaldian 12 jokalari izango dira eta bertan izango da Vindell. Udan ospatuko den Letoniako Europako txapelketa prestatzea dute helburu. Espainiak martxoaren 31n egingo du debuta Txekiar Errepublikaren aurka. Hurrengo partidua apirilaren 1ean jokatuko dute Poloniaren aurka eta azken partidua etxeko taldearen aurka apirilaren 2an.
Deialdi honetan Vindellek aukera berria izango du FEB-eko teknikariei udako txapelketan egotea merezi duela konbentzitzeko.