(ARGAZKIA: Basketbasko)
Orokorrean asteburu ona izan da Euskal Ligetan dabiltzan talde bizkaitarrentzat.. GetxoSaski urte ona egiten ari da Gizonezko Junior mailan baina ezin izan zion Easori irabazi Donostian. Emakumezko Juniorretan gauzak hobeto joan ziren, izan ere Gernika KESB mailako lider berria da Loiola Indautxuri irabazi ondoren.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Bigarren porrota jarraian jaso du GetxoSaskik baina oraindik A1erako lehen bost postuetan sailkatzeko toki onean aurkitzen da. Hori-Beltzek Easo Elkar taldearen aurka galdu zuten 63-56. Hasierako minutuetan erritmo gutxi egon zen baina bigarren zatian donostiarrak hobeto aurkitu ziren saskiaren aurrean. Talde Getxotarrak ataskatua jarraitzen zuen, eta atsedenaldiko 33-23koa horren adibidea zen.
Bigarren zatian Etxartek lorturiko hirukoak egoera asko zaildu zion talde bizkaitarrari (38-25), baina Getxo defentsan hobeto kokatzen hasi zen eta erasoan donostiarren ahuleziak aurkitu zituen. Easo pixkanaka tokia galtzen hasi zen eta saskiratzea gehiago kostatzen hasi zitzaion.Lanzaren hiruko bati esker 54-51 jarri zen markagailuan 6 minuturen faltan baina antsietatearen erruz bizkaitarrak aukerarik gabe geratu ziren. Trullosek lorturiko bi hirukok Easori behin betiko garaipena eman zieten.
Gainontzeko talde bizkaitarrei dagokionez, Bilbao Unamunok 74-40 irabazi zion Electro Alavesa Araberri taldeari eta bigarren postuan jarraitzen du. Tabirakori asko zaildu zaio A1erako pasea, Azkoitian Alter Consulting taldearen aurka 72-63 galdu ondoren.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Albiste onak gure taldeentzat maila honetan. Gernika KESB dugu lider berria Loiola Indautxuri 52-58 irabazi ondoren. Derbi bikainaz gozatu zuten ikusleek.
Tabirakok A1erako aukerekin jarraitzen du Electro Alavesa Marianistas taldeari 46-45 irabazi ondoren. Durangarrek A1erako aukerekin jarraitzen dute.
GIZONEZKO KADETEAK
Easo Adarrak 63-53 irabazi zion Loiola Indautxuri. Hasieran pareko maila erakutsi zuten talde biek, lehen laurdena 12-16 bukatu zelarik. Rivasen unea ere iritsi zen eta 21-26ko abantaila lortu zuten. Momentu horretan Easok defentsan hobetzea lortu zuen beta beste munduko ezer egin gabe partidua irauli zuten, atsedenaldira 29-26 joan zirelarik.Atsedenaldiaren ondoren donostiarrek protagonismoa hartu zuten baina Loiolak ez zuen amore eman nahi, azken 7 minutuak 47-48koarekin abiatu ziren. Momentu horretan Easok Sarasolaren momentu ona aprobetxatu zuen garaipena Gipuzkoako lurretan geratuz.
Horrez gain, Bilbao Unamunok ZAST Zarautz taldearen pronostikoekin bete zuen (63-56). Fundación 5+11 liderraren eta azken postuan dagoen Limpiezas Al Garbiren arteko lehian, espero bezala Arabarrak gehiago izan ziren eta ez zuten erritmoa jeitsi amaiera arte, 151-24.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Oso irekita jarraitzen du multzo honek. Gernikak garaipen berri bat lortu zuen,15-0 hasi zirelarik Idiri-Orio bikotea nabarmenduz. Araski Ointxek ezin izan zion erantzun eta atzetik joan ziren amaitu arte. Amaieran 70-54. Loiola Indautxu La Salle baino gehiago izan zen 48-33.