Asteburu bizia izan dute Liga Berezietatik Euskal ligara igo eta orain A1era sailkatzeko lehian dauden taldeek. Talde bizkaitarren artean soilik Gizonezkoen Kadete mailako La Salle izango dugu Euskadiko titulua edo Estaturako txartela lortzeko lehian. Beste talde bizkaitarrek lan ona egin zuten eta Euskal Ligan paper ona egiteko gai direla erakutsi zuten.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Maila honetan bi ordezkari genituen, hori dela eta A1ean izateko gure aukerak handiagoak ziren.
Finalerdietan Ibaizabalek Bera Beraren aurka jokatu zuen eta tentsioa nabaria zen. Galdakaokoek 5 minutu behar izan zuten lehen saskiratzea lortzeko, Pintadoren eskutik. Momentu horretatik aurrera Construcciones Zamakoa hobeto lehiatu zen, baina Bera Berak aldea igo zuen, 12. minutuan 10-18. Bizkaitarrek 7-0eko partziala lortu zuten eta partiduan sartu ziren, baina jarraitasuna falta zitzaien. Donostiarren hiruko bati esker atsedenaldira 18-28 joan ziren. Pintado bakarrik zegoen baina hor Elorriaga iritsi zen eta jaurtiketa libreei esker 11-0eko partziala lortu eta markagailua irauli zuten.Azken minutuetan urduritasuna nabari zen jokalariengan. 2 minuturen faltan 43-40 zegoen markagailua eta Ibaizabalek eskuan izan zuen partidua erabakita uztea baina orduan gipuzkoarrek aukera paregabea izan zuten pase luze batekin, baina ezin kontrolatu eta saskiratze erraz bat galdu zuten. Azkenean garaipena Construcciones Zamakoarentzat 45-43.
Bigarren finalerdia askoz ere arinago erabaki zen. Araba oso bizi irten zen defentsan, bigarren aukerak aprobetxatuz. La Salleri zaila egin zitzaion presio horrekin jokatzea eta baloi asko galdu eta erasoan arinegi ibili ziren. Gasteiztarrak 3-12ko aldea lortu zuten partidua hasi eta berehala.Hurrengo minutuetan bazirudien Jose Ezquerraren taldea partiduan sartzen zela, 12. Minutuan 7-15 gerturatuz.Hortik aurrera aldea igotzen joan zen. Arabak hiruko asko sortu zituen eta horrek aldeak igo zituen, 3-19ko partziala lortuz.Soilik Larenak lortu zuen erantzutea baina aldea oso handia zen ordurako. Atsedenaldian 19-39. Azkenean 52-77. Deustuarrek A2an jokatuko dute.
Finalean Construcciones Zamakona eta Araba lehiatzen ziren nor baino nor. Finalerdietan ikusitakoarekin Gasteiztarrak faboritoak ziren baina Aritz Duroren neskek ez zeuden aukera hau horren erraz galtzeko prest. Bizkaitarrak bere aukerak lehiatu zituzten baina Arabarrak gehiago izan ziren, urrutiko jaurtiketetan asmatuz. Azkenean 35-53. Bizkaitarrek, Euskal Ligan lehiakorrak izan daitezkeela erakutsi zuten.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Gizonezkoek, kasu honetan Liola Indautxukoek, Arrasaten jokatzen zuten etxeko taldearen aurka. Bilbotarrak pasea lortzetik gertu egon ziren. Partidua oso berdindua izan zen eta aldeak ez ziren inoiz hamar puntuko aldetik pasatu. Partiduaren azken minutuetara 58-60ko markagailuarekin iritsi ziren baina orduan Gipuzkoarrek hirukoa sartu eta 61-60 irabaztea lortu zuten. Mondragon Unibertsitateak aurrera egin zuen. Txitxo Sanzen taldeak A2an jokatuko du.
EMAKUMEZKO KADETAK
Paules Dyper Uniformes taldeak sorpresa eman nahi izan zuen etxeko taldea zen Mondragon Unibertsitatearen aurka. Aurpegia eman zuen eta ez edonola. Etxeko taldearen nagusitasun fisikoa nabaria zen baina Javi Garcia Panizoren neskek gauzak zail jarri zizkien Gipuzkoako azpi-txapeldunei. Markagailuan beti azpitik joan ziren eta aurkariak eratutako 1-3-1 eremuko defentsan tokia biltzen zuten.8-10 puntu inguruko diferentziak gora egin zuten azken minutuetan. Bukaeran 61-39. Barakaldok A2an jokatuko du.
GIZONEZKO KADETAK
La Salle Bilbao gainetik pasa zitzaion finalerdietan Corazonisstas taldeari. Talde horia jaun da jabe izan zen eta bigarren zatia finalari begira jokatzeko baliatu zuten (18-63). Urgatzi zen deutukoen aurkaria finalean.
Finalerdiekin alderatuz, partidu berdinduagoa ikusi genuen. Atsedenaldira arte oso diferentzia txikiak izan ziren markagailuan. Berdintasuna nagusi izan zen lehen minutuetan (10.min, 12-10).Atsedenaldian 25-25. La Sallek indar handia zuen erreboteetan eta Joseba Puellesek erasoan asmatu egiten zuen. 21 puntu lortu zituen partiduan, horietatik 13 lehen zatian.
Partida berriz ekitean, Olabideren 1-3-1 defentsak, Bilbotarrak geldiarazi zituen, Arabarren 0-10eko partziala lortuz.Etxeko taldearen erreakzioak hirugarren laurdena 39-44ko markagailuarekin bukatzea ekarri zuen. Azken laurdenean La Sallek intentsitate gehiago erakutsi zuen. Oier Pera joko antolatzaileak 2 hiruko sartu zituen eta Eneko Lizarraldek 2+1. Honi esker partiduan sartu eta markagailua irauli zuten 11-0eko partziala lortuz. Amaieran Olabidek jaurtitako jaurtiketa azkarregiek eta La Salleren saskiratze errazek 68-57koa ezarri zuten markagailuan. Deustukoak A1ean egongo dira, Unamuno eta Loiolarekin batera.