EUSKAL LIGA: dena erabakita bizkaitarrentzat azken jardunaldian

EUSKAL LIGA: dena erabakita bizkaitarrentzat azken jardunaldian

Gabonetako geldialdiaren ondoren, Euskal Ligako taldeak martxan dira berriz ere. Sorpresa gutxi izan dira asteburuan, aipatzekoa da Emakumezko Kadeteetako La Salle Bilbao taldea A1 gabe geratu dela.

EMAKUMEZKO KADETEAK

Bosgarren postua lortzeko aukera zuen La Salle Bilbaokoek baina Movilteck ISB-ren 45-53 galdu ondoren A1 gabe utzi dute Deustukoak.

Huts egite asko egin zuten hasieran Deustukoek, urduritasuna erakutsiz. Gipuzkoarrek lehendabiziko abantailak lortu zituzten, aurrerantzean erabakigarriak izango zirenak. 2 minuturako Leginari bigarren pertsonala pitatu zioten eta horrek asko zaildu zien lana, horri aurkarien distantzia luzeetako asmatzea gehitu behar zaiolarik.

Atsedenaldiaren ondoren Amagoia Rekerorenak hobeto aritu ziren intentsitatea eta asmatzea gehituz. La Salleri partidua labur gelditu zaion buelta emateko.

A1ean ziur egongo diren bi talderen arteko derbia izan genuen Loiola Indautxu eta Gernika KESB taldeen artean. Bilbotarrak 51-42 nagusitu zien eta lidertzan jarraitzen dute eta lehen postua Ointxe Araskiren aurkako partiduan erabakiko dute.

GIZONEZKO KADETEAK

Derbi bizkaitarrak ez du ezer berezirik izan. Limpiezas Al Garbik 42-104 galdu zuen Bilbao Unamunoren aurka. Galdakaokoek A2ko lehen garaipena eskuratu nahi zuten eta Bilbotarrek A1era probak burutu zituzten. Lehen laurdena 10-22 bukatu zen bilbotarren alde. Momentu horretan 0-15eko partzial baten ondoren dena erabakita geratu zen. Loiola Indautxu arabara joan zen Fundación 5+11 Izagabe taldearen aurka jolastera eta 66-82 irabazi zuen. Fisikoki erakutsitako nagusitasuna erabakigarria izan zen.

EMAKUMEZKO JUNIORRAK

Goikaldeko postuetan dauden taldeen arteko berdintasuna agerikoa da. Goiko postuetan dagoen Gernika KESB-ek Aranur ISB-ren aurka galdu zuen, postuak  elkar aldatuz. Orain Bizkaitarrak hirugarren postuan daude eta gipuzkoarrak bigarren asteburuko 47-55aren ondoren.

Sailkapen motibaziorik gabe derbi bizkaitarra dugu Loiola Indautxu eta Tabirako Baqueren artean.Bilbotarrak atzetik hasi ziren markagailuan, (7-20, 12.minuturako) baina soilik Anne Mauraza zen saskiaren aurrean asmatzen zuen (32 puntu) eta horrela oso zaila da buelta ematea. Ainhoa Mauraren laguntzari esker 31.minutuan bi puntura hurbildu ziren baina Tabirakok ondo kudeatu zuen denbora, 52-66 nagusituz.

GIZONEZKO JUNIORRAK

Bilbao Unamuno lehen fase honetako bigarren postuan kokatu da Mondragon Unibertsitateari 51-82 irabazi ondoren. GetxoSaskik laugarren postua lortu du Tabirakori irabazita. Bosgarren postuaren lehian jarraitzen dute ISB eta Araberrik.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak