Atzeratutako partidu batzuk ego narren, pasa den asteburuan ekin zaio Bizkaiko Liga Berezien bigarren faseari. Multzoak berregituratu eta A1-ean batu ondoren, hemendik irtengo da Bizkaiko txapelduna. Lehen jardunaldi honetan gertatutakoa laburbilduko dugu.
EMAKUMEZKO JUNIORRAK
Nesken A1 mailan bi partidu baino ez ziren jokatu pasa den asteburuan. Bertan jokatu zuen Urdaneta igoberriak Zornotzaren aurka. Eskuinaldekoek zailtasun handiak izan zituzten zornotzarren defentsa gelditzeko. Zornotzarrak hasieratik izan ziren nagusi eta amaierako emaitzak ondo islatzen du gertatutakoa (30-55). Irlandesases Leioa SBT-k ezusttekoa eman zuen La Salle B taldearen aurka eta puntu bakarragatik irabazi zuen 39-38. Defentsek protagonismo Itzela izan zuten partiduan.
GIZONEZKO JUNIORRAK
Gizonezko Juniorren A1 mailan hiru garaipen lortu dituzte bisitariek eta bakarra etxeko taldeak. Leioa SBT 70-57 nagusitu zitzaion Leioa B-ri. Tabirakok bere bolada onari eusten dio eta nagusitasunez gailendu zitzaion Santurtziri 5378. Paulesek ondo hasi du bigarren fasea Urretan Ibaizabali irabaziz. Partidu bizia eta ikusgarria izan zen, puntu bakarreko aldagatik amaituz, 82-83. Escolapiosek astelehenean Maristasi irabazi zion Iturribiden partidu gogor batean, 55-64.
EMAKUMEZKO KADETEAK
Nesken kadete mailan hiru partidu jokatu ziren A1ean, guztietan etxeko taldeak 10 puntutik gorako aldeengatik irabaziz. Unamunok Askartza ahaltsuari irabazi zion 53-42 Zorrotzan. Tabirakok Paulesi Estudio Tobiori irabazi zion bere jokoa eta defentsa erritmoa inposatuz Landakon 63-44. Ugeraga Sopelanak ezustea eman zuen Tabirako A-ren aurka 60-39.
GIZONEZKO KADETEAK
Mutilen kadete mailan talde bisitariak izan ziren nagusi. Berrio Otxoak Tabirakori irabazi zion erraz 43-59. Garaipen honekin Euskal Ligarako igoera fasean jasandako porrotari buelta ematea lortu zuen. Leioak garaipena lortu zuen Bagatzan 69-89. Amaitzeko, Maristasek Zorrotzan lehendabiziko garaipena lortu zuen Unamuno ESP-ren aurka 45-53.