BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: A1-eko talde indartsuak hasi dira azaltzen

BIZKAIKO LIGA BEREZIAK: A1-eko talde indartsuak hasi dira azaltzen

A1eko bigarren jardunaldia jokatu da eta maila batzuetan talde indartsuak agerian ari dira geratzen. Mutilen Junior mailan Tabirako, Leioa eta Paulesek jokatutako guztia irabazi dute eta maila bereko nesketan Unamuno eta Zornotza gainontzekoak baino gehiago izan dira orain arte. Hiru talde daude Kadeteen mutilen ligan lidertzan berdinduta: Patronato, Berrio Otxoa eta Leioa. Nesketan aldiz General Optica eta Unamuno dira sailkapen buru.

JUNIOR MAILA-MUTILAK

Landakon izan gara Tabirako Baqué eta Ibaizabalen artekoa ikusteko. Talde biak oso indartsu daudela erakutsi dute eta larunbat arratsaldean garaipena lortzera irten ziren durangon.

Partidu hasieran talde biek arazoak izan zituzten aurkariari eusteko. Ibaizabalen Cantabranak min asko egiten zien durangarrei barrualdetik. Etxekoek ordea kanpoaldetik erantzuten zioten, barneraketen bidez puntu errazak lortuz. Arriaran eta Valverde izan ziren durangarren arean jokalari aipagarrienak. Lehen laurdena 16-21 amaitu zen, Urretakoak nagusi. Ondoren, Calvorenak 8 puntu goitik jarri ziren baina etxekoek defentsatik erantzun zuten eta atsedenaldira aurretik iritsi ziren (37-36).

Bigarren zatian Olanoren jokalarien defentsarako gaitasuna agerian geratu zen. Kantxa osoko presioari esker eta erasoko jarraikortasunarekin batera berdeei zuzenean eragin zien. Arriaranek bere aukerak baliatu zituen eta 6-7 puntu goitik zebiltzan etxekoak. Urdinek errotazioak burutzeko gaitasuna zuten gainera eta azken laurdenera 53-42 iritsi ziren. Amaierako laurdenean bai batzuek zein besteek huts egite asko burutu zituzten, 8-6ko emaitza partziala emanez. Amaieran Tabirako 61-48 nagusi.

 

Gainontzeko hiru partiduetan Leioak Escopaliosi irabazi zion Moyuan 50-65, bere nagusitasuna agerian utziz. Paulesek bere aldetik Maristasi dominatu zion Portugaleten  defentsan lana bikain eginez, 66-43.Loiolan, talde bilbotarrak kolpe gogorra eman zion Santurtziri lehen zatian. Bigarren zatia orekatuagoa izan arren azken emaitzak nagusitasuna agerian uzten du, 72-42.

JUNIOR MAILA-NESKAK

Escolapios etxetik kanpo nagusitu zitzaion Deustun La Salle B taldeari 37-50. Askartza Claret Urdaneta baino gehiago izan zen eskuinaldekoen derbian 73-27. Beste alde batetik Zornotza bikain aritu zen Ixarbekoan eta Getxosaskiri irabazi zion emozioz beteriko amaieran. Amaitzeko, Unamunok bere bigarren garaipena lortu zuen Leioaren aurka 57-29.

KADETEAK-MUTILAK

Hemen ere talde bakarra izan zen etxean irabaztea lortu ez zuena. Berrio Otxoak bere bigarren garaipena lortu zuen 67-49 La Salle igo-berriaren aurka. Leioa SBT-k galdu gabe jarraitzen du 55-42 Tabirako Baquéren aurka. Unamuno B-k etxetik kanpo irabazi zion Urdanetari 43-61 bere nagusitasuna erakutsiz. Amaitzeko, Maristasek ondo defendatu zuen bere kantxa Paulesi 81-74 irabazita.

KADETEAK-NESKAK

Tabirakok bakarrik lortu zuen etxean garaipena. TAbi A-k Tabi B-ri irabazi zion Landakon 43-40 BERDINTASUNA NAGUSI IZAN ZUEN PARTIDUAN.  Getxosaskik Askartza igo-berriari irabazi zion 48-50 amaiera zoro batean. Berrio Otxoak 7 puntuko aldearekin irabazi zuen Sopelan, 55-62. Bukatzeko, Unamunok maisutasunez irabazi zuen Paulesen aurka,40-58.

 

Partekatu berri hau

Lotutako albisteak

Sare Sozialak